IBARRAREN BIHOTZ GOZOAN |
Inicio >Turismoa > Ibilbideak >Zelaieta - Ozollo - San Lorentzo - Ozollo |
|---|
| ZELAIETA - OZOLLO - SAN LORENTZO - OZOLLO Arteagako gaztelurantz jarraituz, Ozollo auzune ederrera jaisten den bidea hartuko dugu. Ozollo nekazal turismoaren aurretik igaro eta zelai hezeetan barneratuko gara. Padura aldera doan bidea jarraituz zubi txiki bat igaroko dugu. Hemendik Errota Txiki marea errotaren hondarreak ikusi daitezke. Baseliza atzean utziz bide nagusira doan aldapa hartuko dugu. Bide ondotik aurrera 150 metrotara eskumara joko dugu Zelaieta auzora. Ondoren,Portu auzunera jaisten den bidea hartuko dugu. Hau bere izenak dioen bezala, pertsonen eta materialen hustuketarako erabiltzen bai zen orain dela gutxi arte.Azkenen baserritik eskumako bidea hartuko dugu Ozollo auzunera zuzentzeko eta ibilbidea hasi dugun tokira bueltatzeko.
|