IBARRAREN BIHOTZ GOZOAN
Inicio >Turismoa > Ibilbideak >Erroten Ibilbidea
Home

ERROTEN IBILBIDEA
Ibilbide hau Ibarrekozubi kalean hasten da, hau Gautegiz Arteagako bidezuzenetik ateratzen da Gernikatik datorren bidean eskumara eginez. Autoa, udaletxe ondoko plazako aparkalekuan utzi daiteke.
Bide hau segituz, goi kalitateko etxebizitzen eraikuntza berriak ikusi daitezke, kaleari izena eman dion zubira iristen gara. Zubia gurutzatu eta igoera hasten da beti ere Ereñozar mendia aurrealdean mantenduz, harik eta bihurgune itxi bat aurkitu arte. Toki honetan ibilbidea aldatu beharra dago zeren eta bide hau segituzgero Santimamiñeko kobatara helduko bai ginateke.
Ibilbidea jarraituz Jaunsolo baserrira iristen gara, Santimamiñerako bidetik ezkerrera doan bidea hartu eta gero. Baserri honetan bidegurutze bat dago zeinetan erdiko bidea hartuko dugun. Bide zidorra da eta landaretza bitartetikBarrenerrota baserrira iristen gara, (XVIII-XIX. mendeko errota zahar bat).
Barrenerrota errotaren alde batetik igarotzen den bidea jarraituz eta erreka gurutzatu gabe Oletara iristen gara (errota eta burdinola zaharra).
Oletatik bidea jarraitzen da eta Goyene edo Goienerrotara iristen gara, 1940tik funtzionatzen ez duen irin-errota, nahiz eta horaindik eta hustubide arkuan eta harrizko palen gurpila mantentzen duen.
Hemendik azkeneko errota arte jarraitzen da, lehengoa delarik uren jatorria kontutan hartuko bagenu. Ojangoiti errota da; antzinako burdin ola, honek hustubide arkua, ateaitzin eta uharka mantentzen ditu. Horretarako Goinerrotara iritsi baino arinago dagoen bide zidorretik gora egin beharko dugu.
Ojangoiti eraikinetik metro gutxira errota guzti hauei ura ematen zien ubidearen iturburua eta koba aurkitzen dira. Errotatik gertu eta ubidearen bestaldean Oiangitxi baserria aurkitzen dugu. Bertotik igaro behar gara herrira bueltatzeko. Aldapa nabarmen bat igo eta eskumara egin ondoren Jasokundearen Andra Maria eliza ondotik igaroko gara, hormaz inguraturiko bidetik jarraituz, ibilbidearen hasiera izan den, herriko plazara iristen gara.


Itzuli Ibilbeak