IBARRAREN BIHOTZ GOZOAN
Inicio >Turismoa > Ibilbideak >Kanala - Atxerre
Home

KANALA - ATXERRE
Kanala auzotik ateratzen da ibilbidea. Kanala jatetxea eskuma aldean utziz Atxarre mendi tontorrera eramango gaituen seinalaturiko bidea jarraituko dugu. Aurrera jarraituz eta 100 baino gutxiagotara San Martin baselizatik igarotzen den bidea hartuko dugu. Baseliza aurrean dagoen mahaitik Urdaibaiko itsasadar eta kanala auzuneko landazabalaren ikuspegi ikusgarriaz gozatu dezakegu. Antzinako ikazkinen bidezidorra jarraituz artadian barneratuko gara. Artadian bidea zabaldu egiten da eta bertokoak diren zuhaitz espezieak ikusi ditzakeguz: artea, kurkuiza, ereinotz, txorbetzak, gartxuak, elorriak, karduak etb. Bideak azkonarren, lepazurien, basurdeen, eta gaueko beste animali askoren arrastoak nabar iditu.

Muinoaren goiko aldera iristean ezkerrerantz seinalatua dagoen bidea hartuko dugu, zeinak Atxarreko San Pedro baselizara eramango gaituen. Bidea estutu egiten da goialderantz iristen goazen einean. Tontorrera iritsitakoan Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ikuspegi osoetarikoa gozatu ahali zango dugu.


Itzuli Ibilbeak