|
Gautegiz Arteaga bi dorretxeren bat egitetik sortzen da: Gautegiz-tarren dorretxea (VIII. Mendea sortua) eta Arteagatarren dorretxea ( X. mendean sortua).
Udalerriko paisaiak hiru ezaugarri hauek osotzen dute:
Urdaibaiko itsasadarreko padurak, Kantauri aldeko artadiak eta Atlantiko aldeko landazabalak
  
Bere lurralde geografia inguruko tokien antzerakoa da. Gehienbat Itsasadarraren inguruak lautadak dira. Itsasadarraren ibilbidearen parez pare mendikate txiki bat aurkitzen dugu. Mendikate horren tontor aipagarrienak EREÑOZAR (447 m) , BURRETZAGANA (442 m), AGAINDI (368 m), ARLAMBURU (326 m) eta MARUA (361 m) dira.
Gautegiz Arteagako eliza aldetik Oleta ibaiaren urak ere igarotzen dira. Hau Ereñozarren jaio eta bere mendibarrenetik iragaten da itsasadarrera iritzi aurretik.
Klima ozeaniarra da, prezipitazioak ugariak izat en dira, ez da tenperatura aldaketa nabarmenik ematen, udak hotsepelak eta neguak epelak eta hezeak izaten direlarik. Udalerri honetan hego haizearen eragina nabaria izaten da bailara eta ibai ahoa berotzen dituelarik.
Baserria eta bere bizilagunak udalerria janzten duen paisai ederraren benetako sortzaileak dira. Baserria izan da orain dela gutxira arte bertako biztanleen bizi iturri eta gaur egun ere baten batzuk tinko diraute hiritar aurrerapenaren joeran. Ezan dezakegu, XIII. mendetik , Bizkaiko jaurerrian badaukagula, baserri batzuen berri, bere izen propio eta guzti zeukatelarik. Baserrien kokaleku hoberena, aranetik 100m ingurura, mendialde erdian zen, gune txiki batzuk sortuz, non bizkaitarren artean, generazioz generazio, elkarkidetza garatuz joan zen . Baserriaren aurrealde hotzetik babesten zen horrela euri eta hotzaren arabera eraikuntza askoren teilatuek milanoaren isatsaren tankera artzen zuten. Baserriaren inguruetan baratzea aurkitzen zen. Garrantzi handikoak ziren lursailaren inguruan zeuden sagardi eta gaztainondoak, hauek etxea afruntutik babesten zuten eta beraien fruitua etxeko kontsumorako zein salmentarako erabiltzen zen. Etxe aurrean, hosto ahicor-dun zuhaitzak aurkitzen ziren, (itxaurrondoa, gaztainondoa, artea, sagarrondoa,…) hauek neguan eguzkiaren berotasuna pasatzen utzi eta udan itzalpea ematen zuten.

|