IBARRAREN BIHOTZ GOZOAN
Inicio > Gautegiz Arteaga > Historia
Home

Urdaibaiko Biosfera Erreserba guztian bezala, Gautegiz Arteagan, aurkitutako Erromatar garaiko aztarnek,erromatar kolonoek, Gautegiz Arteagako kareharri gorri mehatzea -Ereñoko mármol izenez ere ezagutzen dena- ustiatzen zutela erakusten dute. Mehatze honen ustiakuntzak, Urdaibaiko Itsasadarraren alde bien arteko komunikazioen garapena eta inguruko baliabideen ezagutza eta erabilpena menperatzea ondorioztatu zuen.

 

 

 

ERDI AROA

Nahiz eta eliza aldearen lehen aipamena Arteagako Andra Maria elizari dagokion (1430. urtean) beste aipamen batzuk X.mendera garamatzate non Gautegiztarren leinuak Arteagatarren leinua bereganatzen duen. Arteagatarren leinua Bizkaiko jaurerriko borrokalariena izan zen “Bandoen arteko gudan”. Borroka hauen ondorioz Arteagatarren dorretxea 1468an suntsitua izan zen.
Abelazkuntzak giza asentamenduak baldintzatu zituen, baso eta zelai inguruetako erdi aldapetan kokatuz. Basoa izan zen, antzinatik Bizkaiko nekazari komunitatearen oinarri ekonomikoa. Bertatik ateratzen ziren hainbat baliabide, arte eta haritzez beteriko udalerriko Atlantiar basoak lehenbiziko baso ustiapenak sortuz. Basoaren erabilera anitza zen: zura etxeetako hagak egiteko erabiltzen zen, adarrak erregai bezala, kimu samurrakganadu jateko bezala, basoko fruituak janari bezala eta azkenik ehizarako lekua ere bazen.

Basoak XII. mendetik aurrera etahurrengo mendeetan zehar geldituko ez den atzerakada jasango du. Udalerria nekazaritza eta abeltzaintza arlora bideratuko da. Garau beharrizan honek eta hazkuntza demografikoak haranak zereal laborantzaz (artatxiki, garagar eta gariz) bete zituen. Azken hau nagusi izan zen artoaren etorrera arte.

Zerealez gain, sagarrondoaren ustiakuntza nekazaritza ekonomiaren zutabe zen. Ez bakarrik sagarraren garrantzi eta iraunkortasunagatik baizik eta sagardoaren ekoizpenagatik. Sagarrondoaz gain intxaurrondoak eta gaztainondoak garrantzia handia izan zuen azken hau izango zelarik nekazal biztanleriaren oinarrizko elikagai XX. Mendearen bukaera arte.

NEKAZARITZA

XVI. mendean gariak sagarrondoak ordezkatzen ditu. Gari eskaera honek Gautegiz Arteaga XVI mendearen hasieran Bizkaiko garautegi garrantzitsuenetarikoa bilakatu zuen. Gariak gure klimarekin egokitzeko dituen arazoek hainbat gosete sortu zituen. Artoaren etorrerak arazo hau gainditzea lortu zuen. Horretaz gain artoaren ustiakuntzak Gautegiz Arteagako paduren lehortzea eragin zuen. Ibarretako guneen birbaloratzeak baserrien kokagunea aldatu zuen.


Nekazaritzaren hedakuntzak soloetarako ongarriaren beharra ekarri zuen. Hasiera batean behien oheak egiteko erabiltzen zen iratzea zen baloratuena baina hau nahiko ez izanik paduretako ihiak eta itsasgorek ekarritako hondakin organikoa aprobetxatzen zen. Gautegiz Arteagako “ITZAK” ( hormen bidez itsasoaren eraginetik babestutako guneka) inguruneko zabalenak ziren. Gaur egun oraindik erabileran ikusi daitezke. Itsasoari irabazitako zona hauek Anbekon dute Bizkaiko erakusgarri nagusiena. Itzak iraileko marea hilen garaian egiten ziren. Munak edo mareak kontrolatzeko egiten ziren paretak buztin trinkozkoak ziren barrutik, kanpo aldetik lurrez eta inguruko mendietatik ekarritako harriz estaltzen zirelarik. Euri ura eta gehiegizko ur gazia ekiditzeko uhateak jartzen ziren .

ABELTZAINTZA

Abeltzaintza eta nekazaritza elkarlanean bizi izan ziren aitzinean, nahiz eta Gautegiz Arteagan nekazaritzan erabili ziren abeltzaintzara zuzendutako lursail asko. Abeltzaintza ere garrantzitsua zen ibilgailu, janari eta nekazaritza lanetarako erabiltzen gain ongarri iturria erebai zen.
Nekazaritzak batez ere behi hazkuntza mesedetu zuen . Horrela ikusi daiteke 1858an Gautegiz Arteagan jarritako harategiak eta 1866. urtean Arratzu eta Kortezubira okela hilberrIa saltzekoa herri hiltegiaren eraikuntzak

HERRIBASO ETA HERRI LURRAK

Gautegiz Arteagan gaztainondo eta haritzez gain hainbat erabilera zituen behe basoak ere baziren. Haritzak etxeak egiteko egurretarako erabiltzen zen. Ezkurrak ganadu janari preziatua zen. Gaztaina ez zen sukaldeko erregai bezala erabiltzen bere egurrak txinpartak sortzen bai zituen baina bai erabiltzen zen ikatz begetala egiteko. Gaztainaren egurra baserrietako kanpoaldea estaltzeko erabiltzen zen pipi eta hezetasunaren babesle on bezala.Bere fruitua gaztaina giza janari bezala oso baloratuta zegoen, urte onenetan Europa iparreko lurraldeetara esportatzen zelarik.


Udalerrian artadiak ere ba ziren. Hauek egurra eta ikatz begetala egiteko erabiltzen zirelarik. Egur egitea herri arau batzuei loturik zegoen eta urteen zehar eta udalerriko basoen egoera larria kontutan izanik baso legedi bat sortu beharra egon zen, zeinek zuhaitz mozketa kontrolatzen zuen. Ikatz begetalaren salmenta udalerrirako jarduera ekonomiko garrantzitsua zen.Gautegiz Arteagako baso-ondareak XIX mendeko gudateek utzitako zorren ondorioa jasan zuen.

Industri aurreko jarduera desberdinen garapena udalerriko ur-emari gabeko errekek baldintzatu zuen. XVII. Mendeko artoaren edapenak eragin zuzena izan zuen erroten industrian bai garapenean eta bai erroten kopuruan. Erroten idustriaren erakusgarri ditugu Errekalde auzoko Oleta errota ederra eta Ozolloerrota.