2008ko azaroan inauguratua, Aretxederreta Kultur Etxea herriko enparantzan dago kokatua. Eraikin modernoa dugu, hiru solairu eta soto bat duena.Eraikinean honako zerbitzu hauek topatu ahal izango dituzu: haur liburutegia, ludoteka, bilera gela, liburutegia eta KZ gunea. Zerbitzuetaz gain erabilera ezberdinetarako diren espazioak ere badaude: gela txiki bat, areto nagusia, erabilera anitzeko gela eta sotoa.
Kultur etxeko zerbitzua irailetik abendura eta urtarriletik uztailera bitartean emango da ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20:00era
- Aste Santu, Gabon eta udan 10:00etatik 13:30era
Urtean zehar ekintza ugari gauzatzen dira Aretxederreta Kultur Etxean: erakusketak, hitzaldiak, asanbladak, bilerak, antzerki saioak, etabar.
Eskuragai dituzun ikastaroak
Ikastaroak (PDF 81KB)
Prezioak eta ordutegia (PDF 115KB)
Izen emate orria (PDF 266KB)
Kontsultatu esteka honetan argazki-lehiaketari buruzko informazioa