Ostatua

Hotel Castillo Arteaga 

Hotel Castillo Arteaga 

Hotel Castillo Arteaga

Urdaibaiko erreserbaren bihotzean Ereñoko marmolez eta kareharriz egindako dorre neogotiko honen edertasun liluragarriak harritzen gaitu. Eraikin honek lursail bera gorde du XII. mendetik, gaur egun duen fisionomia Couverchef eta Ancelet izeneko arkitekto frantziarrei zor badie ere. Izan ere, hauek 1856an berreraiki zuten dorrea, Montijoko Maria Eugenia eta Napoleon III.aren semea jatorrizko bizkaitar izendatzeagatik eskerrak emateko.

Ezaugarriak

Gaur egun Arteagako Gazteluak bere aparteko hamalau logeletan ostatu hartzeko aukera eskaintzen du, gau gastronomiko ahaztezin batez gozatuz, bere jatorrizko ezaugarriak errespetatzen saiatu den ingurune batetan.Logela bakoitza ezberdina eta berezia da, bai horren apainketa eta erosotasunengatik, bai inguruan dituen bistengatik. Baina mahaian xehetasun guztiei ematen zaien tratua ez da txarragoa, bezeroari menu bakoitza bertako elementu nagusietan oinarritutako lau karta ezberdin konbinatuz prestatzeko aukera eskaintzen zaio eta: Etxeko errekiak, Bizkaiko tradizioa, jauregiko bizitza eta sormena.

1. Logela 2. Logela

Hitz batez, Montijoko Maria Eugenia enperatriz frantziarrak herri bati eskaini nahi izan zion omenaldia transmititzea lortzen duen leku bat: Gautegiz-Arteaga.