Kanalapeko hondartza

Itsasadarraren barruko aldean dagoen hondartza txikia da. BI-3234 errepidean dago Gautegiz –Arteaga eta Laida hondartzaren artean, Kanala auzoan, Kanala Jatetxearen parean. Bisitaria jatetxerarte heldu behar da eta bertan hasten den bide txiki bat jarraitu hondartzara heldu arte. Errepidearen parean aparkaleku gisa erabili daitekeen gune bat dago. 

Zerbitzu nabarmenak:

  • Dutxak

Laidako hondartza

Dunaz osatuta dago 812m2 -tako hondartza hau. Bi zatitan banatzan da; bata ur lasterrak duen itsasadarraren barruko aldea; eta bestea, olatuak duena Kantauri itsasora zabalik. Bere kokapenari esker leku ezin hobea da piragua, bela, surfa, windsurfa, e.a. praktikatzeko. Bertan aisialdi jarduerak lantzen dituzten enpresak aurki ditzakegu. BI-3234 errepidetik heltzen da Ibarrangelurako norabidea hartuta.

Zerbitzu nabarmenak:

  • Sorosleak
  • Taberna /Jatetxe
  • Dutxak eta komunak
  • Aldagelak
  • Aparkalekua
  • Udan ferry zerbitzuak Mundaka eta Sukarrietarekin komunikatzen du

Antzorasko hondartza

Antzoras auzoan dagoen senaia txiki bat da eta berez,Ibarrangelun dago. BI-3234 errepidean dago Ibarrangelurako bidean. Oinez jaitsi behar da bidexka batetik. Itsasora zabaltzen da.

Lagako hondartza

Dunaz osatutako hondartza hau Kantauri itsasora zabaltzen da. Heltzeko BI-3234 errepidea hartu behar da Ibarrangelurako bidea. Oso hondartza aproposa da surfa praktikatzeko. Ogoñoko lurmuturra gailentzen da bertan, behatoki paregabea ikuspegi apartaz gozatzeko.

Zerbitzu nabarmenak:

  • Sorosleak
  • Taberna /Jatetxe
  • Dutxak eta komunak
  • Aldagelak
  • Aparkalekua

Eako hondartza

Ea herriko erdigunean kokatuta dagoen 120m2-tako luzera duen herri hondartza da. Arrantza -portuaren ondoan.

Zerbitzu nabarmenak:

  • Sorosleak
  • Taberna /Jatetxe
  • Dutxak eta komunak
  • Aldagelak
  • Busturialdea-urdaibai
  • Bizkaibus