Dunaz osatuta dago 812m2 -tako hondartza hau. Bi zatitan banatzan da; bata ur lasterrak duen itsasadarraren barruko aldea; eta bestea, olatuak duena Kantauri itsasora zabalik. Bere kokapenari esker leku ezin hobea da piragua, bela, surfa, windsurfa, e.a. praktikatzeko. Bertan aisialdi jarduerak lantzen dituzten enpresak aurki ditzakegu. BI-3234 errepidetik heltzen da Ibarrangelurako norabidea hartuta.
Zerbitzu nabarmenak:
- Sorosleak
- Taberna /Jatetxe
- Dutxak eta komunak
- Aldagelak
- Aparkalekua
- Udan ferry zerbitzuak Mundaka eta Sukarrietarekin komunikatzen du