Historia

Arteagako gaztelua 

Arteagako Gaztelua

Eugenia de Montijo Enperatriza Arteaga leinuko ondorengoa zen eta bere arbasoen dorre zaharraren berreraiketa agindu zuen. Antzinako zimenduen gainean eta harresia eta bere bi kubo, besterik ez, errespetatuz, gaur egun ezagutzen dugun gaztelua eraikitzen hasi zen 1857an Gautegiz eta Ereñoko harrobi emankorretatik ateratako kolore desberdinetako haitzurdinarekin. Egun hotel dotorea da.

Informazio gehiago: www.castillodearteaga.com