Bisitatzeko lekuak

 

Elizak, komentuak eta egoitzak osatzen duten multzo arkitektonikoa da. Komentua 1357an zabaldu zen harresiz kanpo, Erretenen, burdinolak, hiribildua eta portuaren artean. Gaur egun, klaustroa Bermeoko herriaren erdigunean dago eta Bizkaiko erdi aroko komentu-klaustro bakarra da. Bizkaiko Jauna zena On Tellok eta bere emaztea Juana Lara andreak agindu zuten eraikina egitea Historia eta Arte Monumentua hau. Urdaibaiko Biosfera Erreserban egin beharreko bisita da. Historian zehar hainbat aldaketa izan ditu eta, adibidez, gurtza leku edo merkatu gisa erabilia izan da.

Taraska plaza z/g

Bermeo