Bisitatzeko lekuak

 

Eugenia de Montijo Enperatriza Arteaga leinuko ondorengoa zen eta bere arbasoen dorre zaharraren berreraiketa agindu zuen. Antzinako zimenduen gainean eta harresia eta bere bi kubo, besterik ez, errespetatuz, gaur egun ezagutzen dugun gaztelua eraikitzen hasi zen 1857an Gautegiz eta Ereñoko harrobi emankorretatik ateratako kolore desberdinetako haitzurdinarekin.

Ozollomendi auzoan dagoen jauregia hau erdi aroko estilo berrituan eraiki zen Frantziako arkitektura gotikoa oinarri hartuta eta Urdaibaiko erreserbako leku pribilegiatuan dago, bere kokapenetik Gernikako itsasadarra ikusten baita. Gainera, inguruko paisaiak duen edertasuna handitzen du.

Gaur egun hotel bat da.

Helbidea: Gaztelubide 7, 48314 Gautegiz-Arteaga (Bizkaia)

Informazio gehiago: http://www.castillodearteaga.com/