Eskubideak baliatzeko prozedurak, datu pertsonalak babesteari dagokionean

Nori zuzenduta: Pertsona físikoei

Baldintzak

Eskubide hauek baliatu nahi izateko, eskabidea egin behar zaio Gautegiz-Arteagako Udalari, datuak erabiltzeko arduradun gisa aurkeztuta:

  • Interesatuaren izen-abizenak; Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo identifikatuko lukeen beste agiri balioko baten  fotokopia, zuzenbidean baliodun dena edo modu sinesgarrian jasota dagoena. Ordezkorik erabiliz gero, NANa aurkeztu beharko du eta ordezkariaren ordezkapenaren agiri akreditatiboa.
  • Eskabidearen zergatia eta arrazoia.
  • Jakinarazpenak egiteko helbidea, data eta eskatzailearen izenpea.
  • Eskabideari erantsitako agiri akreditatiboak.
  • Informazio osagarria: datuak erabiltzen dituen arduradunak zalantza arrazoituak dituenean eskabidea egiten duen pertsona fisikoaren identitatea dela eta, informazio osagarria eska dezake interesatuaren identitatea egiaztatzeko.

Inprimakiak

  • Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa: Datuak Eskuratzeko Eskubidea
  • Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa: Datuen Tratamendua Mugatzeko Eskubidea
  • Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa: Datuak Aurkaratzeko Eskubidea
  • Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa: Datuak Aurkaratzeko Eskubidea, Merkadoteknia xede, profilen lanketa barne
  • Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa: Datuen Eramangarritasunari buruzko Eskubidea
  • Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa: Datuak Zuzentzeko Eskubidea
  • Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa: Datuak Ezabatzeko Eskubidea

Nola tramitatu

  • Presentziala

Dokumentazioa

  • Eskubidea baliatzeko eskabide inprimakia
  • Baliatuko den eskubidearen gaineko frogagiriak
  • Txosten osagarria: arduradunak afektatuarekin zerikusia duen datu mordoa baliatzen duenean eta eskubideak baliatzeak ez badu zehazten zein daturi buruzkoa den, arduradunak eskatu ahal du, informazioa eman orduko, afektatuak zehaztu dezan eskabidean adierazita dauden eta tratatuko diren datuak edo jarduerak. 

Tramitearen deskripzioa

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko, eramangarri izateko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko prozedura, Gautegiz-Arteagako Udalean.

Oso eskubide pertsonalak dira: eskabidea egiten duen pertsona fisikoaren identitatea egiaztatu eta identifikatu beharko da.

Nork egin ahal du eskabidea?

  • Interesatuak
  • Legezko ordezkariak, interesatuak bere burua ezgai duenean edo adingabea denean, eta, hortaz, eskubide hauek era pertsonalean baliatu ezin dituenean
  • Guraso agintearen titularrek hamalau urtetik beherako adingabeen izenean edo ordezkaritzan baliatu ahal izango dituzte eskubide hauek.
  • Eskubideak baliatzeko beren-beregi izendatutako ordezkari bolondresak.

Araudiak

  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestu eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa
  • Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 Araudia (EB), 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoak babestea dela eta, datu pertsonalen tratamendu eta datu hauen zirkulazio libreari dagokionean, zeinak indargabetu egiten duen 95/46/EB Direktiba (Datuak Babesteko Araudi Nagusia) 

Ordainketa

Debaldekoa da. Eskabideak oinarririk gabekoak edo gehiegitan eginak direnean, behin eta berriro errepikatzen direlako, datuak baliatzeko arduradunak bi erabaki hartu ahal ditu:

  • Zentzuzko kanona kobratu, informazioa edo komunikazioa eskatzailearen esku uztearren edo eskatutako jarduera burutzearren, administrazio kostuak kontuan hartuta.
  • Eskabidea aintzat ez hartzea.

DBAN-eko 12.5 artikuluak xedatzen dituen ondorioen arabera, eskabide errepikakorra honako hau da: datuak eskuratzeko eskubidea, sei hilabeteko epealdian behin baino gehiagotan burutzen denean, hori egiteko arrazoi lejitimorik tarteko dagoenean, salbu. 

Afektatuak eskaintzen zaion ez bezalako bidea aukeratzekotan, kostu handia eragingo liokeena, eskabidea gehiegizkotzat joko da. Afektatuak, hortaz, gehiegizko kostu horiek bere gain hartu beharko ditu. Kasu honetan, datuak baliatzen dituen arduradunak interesatuaren esku utzi beharko ditu datuak eskuratzeko eskubidea, luzamendutan ibili barik.
 
Datuak baliatzen dituen arduradunak bere gain hartu beharko du eskabidea oinarririk gabekoa den edo gehiegizkoa den frogatzea.

Aurkezteko epea

Eskabidea jasotzen den egunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epearen barruan.

Datuak baliatzen dituen arduradunak interesatuaren esku laga beharko ditu datuak erabiltzearen nondik norakoak, eskabidea egin ostean, DBANeko 15. eta 22. artikuluek adierazten dutenaren arabera.

Epea luzatu ahal izango da beste bi hilabetez, hala behar izanez gero. Eta kontuan hartuko da. Arduradunak eman behar dio interesatuari luzapenen berri,  epe baten barruan, jakinarazpena jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita. Eta azaldu egin beharko dio luzapenen arrazoia. 

Interesatuak bide elektronikoa erabilita eskabidea aurkezten duenean, informazioa bide elektronikoaren bidez bidaliko zaio ahal denean, interesatuak beste modu batera informatua izan dadin eskatzen ez badu.

Kontrol Aginteari Erreklamazioa: Interesatuak erreklamazioa aurkeztu ahalko dio Kontrol Aginte eskudunari Datuak Babesteari dagokionean. Batik bat, beraren eskubideak errespetatu ez direla uste duenean. Horretarako, Datuak Babesteko Euskal Agentziara bidali beharko du eskabidea, honako helbide honetara: Beato Tomas de Zumarraga kalea, 71, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz 01008.