Informazioa
Izapide honen bidez Landa-lurreko Ondasunen gaineko Zergari dagokion katastroko dokumentuak igor daitezke.
Eskaera jaso ondoren, eta zuzena bada, edo zuzena izan ez arren zuzendua izan bada, interesdunak tasak ordainduko ditu eta katastroko agiria edo fitxa teknikoa igorriko zaio.
Fitxa teknikoak honako datu hauek izango ditu:
- Kokapenari eta identifikazioari dagozkion datuak
- Lurraren datu fisiko eta ekonomikoak
- Eraikuntzaren datu fisiko eta ekonomikoak
- Erabilera edo xedea
- Balio fiskalak
- Datu juridikoak
- Krokis kotatua
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Jabetza eskritura
- OHZ-ren azken ordainagiria
- Nortasun-agiria
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.gautegizarteaga.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Herriko Enparantza, 1, 48314 Gautegiz Arteagan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Gautegiz Arteaga Udaleko telefono honetara: 94 625 24 42
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.