Gertakariak

 

Busturialdeko Gazteria zerbitzuek online eskainiko dute hasiera mailako (A1-A2) Zeinu Hizkuntza ikastaroa eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne.

Prestakuntza hori apirilaren 20tik ekainaren 1era arte emango da eta COVID-19ak sortutako osasun krisia kudeatzeko Alarma Egoerak irauten duen bitartean online izango da.

Alarma-egoera bukatzen denean eta, posible izanez gero, ikastaroa aurrez aurre emango da, betiere alarma-egoera edota prestakuntza aurrez aurre emateko ezintasuna ikastaroa baino lehen amaitzen bada; bestela, ikastaro osoa erabat online izango da.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak (Euskal Gorrak) emango du ikastaroa.

Zeinu Hizkuntza ikastaroa Online: I. Maila (A1-A2)

  • Noiz: Apirilaren 20tik ekainaren 1era arte.
  • Iraupena: 140 ordu.
  • Matrikula: Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrieta) erroldatutako 35 urtera artekoek 250 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren, %90etik gorako parte-hartzea izan duten ikasleei 100 euro itzuliko zaizkie.

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 289 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaie dirurik itzuliko.

Izena emateko epea apirilaren 15era arte edo plaza kopurua bete arte egongo da zabalik. Izen-ematea eta matrikularen ordainketa www.gaztedibusturialdea.eus webgunearen bitartez egin behar da.

Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean.

Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (A1-A2) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik ikastaroa gainditzen ez dutenei, bertaratze ziurtagiria emango zaie.