Pribatutasun politika

Gautegiz-Ateagako Udalak www.gautegiz-arteaga.com webgunearen pribatutasun-politikari buruzko informazioa azaltzen die herritarrei, informazio hori dagoeneko eguneratu delako Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; aurrerantzean DBEO).

Webguneko baliabide elektronikoen bidez jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua egiteko, datuen babesari buruz indarrean dagoen legerian eta aplikagarriak diren gainerako arauetan ezarritakoa beteko da; horrela, erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna bermatuko dira une oro.

DBEOk informazio gehiago eskatzeko ematen duen aukera bateragarria izan dadin, Udalak maila biko informazio-sistema ezarri du. Lehen mailan oinarrizko informazioa dago, datuak biltzeko une eta bitarteko berean (webgunean dauden formulario elektronikoak, adibidez). Datuak biltzeari buruzko bestelako informazioa (bigarren maila batean dagoena) honako helbide honetan kontsulta daiteke:
 http://www.gautegizarteaga.com/eu-ES/Erakundeetakoa/Orrialdeak/politica-privacidad

DBEOren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, datuen tratamenduari buruzko informazioa eman beharra betetzeko honako informazio hau ematen zaie herritarrei pribatutasun-politika honen bidez:

Datu pertsonalak tratatzeko erantzukizuna

Udal honek, bere eginbeharrak edo eginkizunak betez, egoitza elektroniko honen bidez egiten dituen datu pertsonalen tratamenduak, datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera tratatuko ditu, eta dagokion tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio. DBEOren 30. artikuluan xedatutakoa betez, Tratamendu-jardueren Erregistroa kontsulta dezakete herritarrek informazio hori.  Klikatu hemen.

Datu pertsonalen tratamenduaren helburuak eta zilegitasuna

Udal honek bere eginkizunak betetzean datuak tratatzeko egiten dituen jarduerak deskribatutako helburu eta oinarri Tratamendu-jardueren Erregistroa kontsulta dezakete herritarrek informazio hori.  Klikatu hemen. legitimoetan oinarrituko dira. Horren berri emango zaie interesdunei, beren datuak biltzeko formulario elektronikoetan. Datuen tratamendua DBEOren 6. artikuluan jasotako kasuetan oinarrituko da, eta ohikoa da, udalen kasuan, tratamendu hori legezko betebeharrak betetzeko, interes publikoaren izenean egindako misioak betetzeko edo emandako botere publikoak baliatzeko egitea. Tratamenduaren helburuak interesdunaren adostasuna eskatzen duenean, interesdunaren baiezko ekintza argi baten bidez emango da, eta bertan adieraziko da interesdunari eragiten dioten datu pertsonalen tratamendua onartzeko borondate aske, espezifiko, informatu eta zalantzarik gabea duela.

Datu pertsonalen komunikazioak

Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legeak hala agintzen ez badu. Hala ere, datu-lagapen edo -jakinarazpen horien berri emango zaio interesdunari, datu pertsonalak biltzeko mekanismoetan jasotako informazio-klausulen bidez Tratamendu-jardueren Erregistroa kontsulta dezakete herritarrek informazio hori. Udalaren kontsultatu ahal izango dute herritarrek informazio hori. Klikatu hemen.

Datu pertsonalen kontserbazioa

Ematen diren datu pertsonalak behar adina denboraz gordeko dira, hau da, eskatutako helburua betetzeko eta horrek ekar ditzakeen erantzukizunak zehazteko behar den denboraz. Nolanahi ere, artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako aldiak eta epeak hartuko dira kontuan. Udalaren Tratamendu-jardueren Erregistroa kontsulta dezakete herritarrek informazio hori. Klikatu hemen.

Interesdunen eskubideak
 
Edozein pertsonak du bere datu pertsonalen tratamenduei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, tratamenduaren arduradunari eskatuta. Horretarako, DBEOean ezartzen diren baldintzetan baliatu ahal izango ditu bere eskubideak (ESKUBIDEAK BALIATU). Klikatu hemen.

Halaber, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztu dezake baldin eta bere datuen tratamendua egokia ez dela uste badu.

Datu pertsonalen segurtasuna

Udal honek egiten dituen datu pertsonalen tratamendurako jarduerak legez eskatzen diren segurtasun-neurriak hartuz egiten dira, bai instalazioetan, bai informazio-sistemetan, tratamenduek bildutako datu pertsonaletarako izan dezaketen arriskua kontuan hartuta. DBEOren 32. artikuluan xedatutakoa betez, tratamenduaren arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko egokiak diren tratamendu-sistemen eta -zerbitzuen konfidentzialtasun, osotasun, erabilgarritasun eta erresilientzia iraunkorrak bermatuko dira. Horretarako, honako hauek ahalbidetuko dituzten mekanismoak erabiliko dira:

  • Tratamendu-sistemen eta -zerbitzuen konfidentzialtasun, osotasun, erabilgarritasun eta erresilientzia iraunkorra bermatzea.
  • Gorabehera fisiko edo teknikorik izanez gero, datu pertsonalak berriro erabilgarri eta irispidean azkar jartzea.
  • Tratamenduaren segurtasuna bermatzeko asmoz ezarri diren neurri tekniko eta antolakuntzakoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatzea, ebaluatzea eta baloratzea.
  • Datu pertsonalak goitizenekin edo zifrekin ezkutatzea, egoki denean.

Egoitza elektroniko honetan datu pertsonalak dituzten zerrendak argitaratzea, datuak babesteko egungo legeriarekin bat etorriz. Zerrenda horiek ez dira sarbide publikoko iturri, eta ezin izango dira erreproduzitu, transmititu eta erregistratu informazioa berreskuratzeko inongo sistemaren bidez, ukituen baimenik eta Gautegiz-Ateagako Udalaren baimenik gabe.

Cookieak erabiltzea eta IP helbideak erregistratzea

Egoitza elektroniko honek ez du erabiltzen bertako erabiltzaileen informazioa biltzeko inolako softwarerik. Cookie bakarra sortzen da estatistika-ondorioetarako, erabiltzaileari lotutako informaziorik gabe. Sarbide-hornitzaileak esleitutako IP helbideen erregistroak estatistikarako baino ez du balio, egoitza elektronikora sartzeko adibidez. IP helbideak ez du aukerarik ematen erabiltzailearekin inolako informaziorik lotzeko, ezta haren datu pertsonalak ezagutzeko ere. Egoitza honen bidez zerbitzu hobea eskaintzeko eta haren erabilera errazteko, konexio- eta nabigazio-datuak automatikoki jasotzen dira egoitza elektronikoan: bisitatutako orrialde-kopurua, bisita-kopurua, horien jarduera eta erabilera-maiztasuna.

Egoitza elektroniko honek Google Analytics erabiltzen du.