Albisteak

 

Martxoaren 10 eta 11an, natura eta argazkilaritza zaleak hitzordua daukate Gautegiz Arteagan, Gautegiz Arteagako udalaren laguntzagaz, Urdaibai Bird Center-ek antolatutako “Argazki-Bideo eta naturaren behaketa” jardunaldian. Natura argazkigintzan adituak diren profesionalen hitzaldiak, argazki makinen erakusketa eta argazkiak egiteko behatokietara irteerak egingo dira jardunaldiaren barne. Plaza mugatuak dira eta beharrezkoa da aurretiz izena-emotea.

Nazioarteko hegaztien behatokia, Urdaibai Bird Center-ek natura eta argazkigintza batzen dauzen jardunaldiak antolatu dauz. Martxoaren 10 eta 11an ospatuko dira “ Naturimagen, Argazki-Bideo eta Behaketa Jardunaldiaren” izenpean. Ekimen interesgarri honetan adituen hitzaldiak, erakusketak eta argazkiak egiteko irteerak egongo dira eta parte hartzaileek natura argazkigintza eta bideogintzaren teknika onenak ikasiko dabez.

Jardunaldian natura argazkigintzaren profesionalak eta adituak egongo dira eta euren jakintzak bertara hurbiltzen direnekaz elkarbanatuko dabez. .Gainera, hau guztia inguru pribilegiatuan izango da, Gautegiz Arteagako padurak, Urdaibai Bird Center-eko instalazioetan. Jardunaldi hauek natura argazkigintzaz gozatzeko aukera apartekoa eskeintzen dabe, gero eta zale gehiago batuz”, nabarmendu dau Juan Félix Naberan-ek, Gautegiz Arteagako Alkateak.

Zapatuan, martxoaren 10ean, ordutegia honakoa izango da: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik aurrera. Eta domekan, martxoaren 11an, goizeko 8:30etatik aurrera.

Natura argazkigintzan profesional ospetsuek, adituek, nazioarte mailan ezagunak, emongo dabez hitzaldiak (zapatuan, martxoaren 10):

 

  • “Argazkiak hegaztiak beraien ingurunean”

Kiko Arcas, natura argazkilaria 25 urte baino gehiagoz, batez be hegaztien argazkilaria. Vigoko Unibertsitateko kolaboratzailea da ornitologiako ikastaro edota tailerretan. Bere argazkiak aldizkari ospetsu askotan agertu dira. Eta natura argazkigintzako nazioarteko lehiaketa ezberdinak irabazi dauz.  

  • “Urdaibaiko hegaztien argazkiak”

Jesus de Pedro, 35 urte baino gehiago daroaz gizarte, publizidadea, paisaia eta natura argazkigintzan; argazki erakusketa asko egin dauz eta izendapen asko izan dauz; 2018ko Munduko Argazkigintza Kopan Espainiako ordezkaria izan da eta lehiaketa honen finalista izan da.

  • “Irudi bat optimizatzeko jarraitu beharreko eredua”

Angel Herraiz, argazkilaria, hizlaria eta dibulgatzailea, Burgoseko Argazkilarien Elkarteko presidentea eta Argazki Irakaslea eta Argazkilari Profesionalen Federazioko irakaslea; argazkigintzako lehiaketa ospetsuak irabazi dauz; eta erakusketa asko egin dauz be.

  •  “Natura erreportajeak egiteko oinarrizko teknikak eta gaur egungo materialak”

Alberto Saiz, mundo guztiko natura dokumentalen errealizadorea eta kameraria, orain gutxi Antartidan izan da. Formato digitaletan eta teknika berezietan aditua da. Bere lanagatik sari asko jaso dauz Estatuan eta nazioarte mailan.

Plaza mugatuak dira. Inskripzioa erreserba ordenaren arabera egingo da. Izen-ematea telefonoz egingo da 699 839 202 edo 94 625 11 57ra deituta edota ondorengo posta elektronikora mezu bat bidalita: birdcenter@birdcenter.org.
Izen-ematearen prezioa 30€ da non bi jardunaldietan (martxoaren 10a eta 11an) Coffea break, janaria, igandeko txitxiburduntzia eta Urdaibai Bird Centerrera bisita sartzen diren.

Informazio gehiagorako:
https://www.depedrofotografo.com/jornadas-foto-video-observacion/
http://www.birdcenter.org/eu/berriak/berriak/766-naturimagen-urdaibai-bird-center