Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalekuek ikasketa eta dibersinoa eskeintzen dabez herriko 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako. Udalekuak ekainaren 24tik uztailaren 19ra eskeiniko dira. Lau asteetan jarduera dibertigarriak eskeiniko dira, euskal ipuin eta idazleen ezagutzan sakonduz. Izena emoteko epea ekainaren 7rarte egongo da zabalik.

Gautegiz Arteagak udako oporraldiak topera igarotzeko jarduera ugari antolatu dauz herriko neska-mutilentzako, ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean.  Goizez izango dira udalekuak, 10:00etatik 14:00etara. Harrera zerbitzua be egongo da 9:30etatik. Udalekuak 3 eta 8 urte bitartekoentzat zuzenduta dagoz. Kultur Etxean izango dira udalekuak, bertan jokoekaz eta aisialdi didaktikoagaz  ondo baino hobeto pasako dabe. Euskal ipuin eta idazleak izango dira gai nagusiak.

Udalekuak lau txandatan banatzen dira, horrela gurasoek egun ezberdinak aukeratu ahal izateko: ekainaren 24tik 28ra, uztailaren 1etik 5era, uztailaren 8tik 12ra eta uztailaren 15etik 19ra. Aste bakoitzeko prezioa 30€koa da; bi seme-alaba apuntatzen badira, bigarren seme-alabak 20 euro ordainduko ditu eta hiru seme-alabak parte hartzen badabe, hirugarren seme-alabak 10 euro ordaindu beharko dau. Plaza mugatuak dira eta herrian erroldatutakoak lehentasuna daukee.

Udalekuak jolasak eta ikasketak batu egiten dauz. Hauetan herriko neska-mutilek euren harremanak sendotzen dabez, giro ludikoan, hurbilan eta seguruan. Aurton euskal ipuinak eta idazleak izango dira gai nagusiak. Beraz, literatura gozatzeko bidea izango da. Udalekuak lana eta familia uztartzeko oso lagungarriak dira.” nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.