Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Montorre Eskolako gurasoek San Juan bezpera ospatuko dabe datorren barikuan, ekainaren 23an. Goizeko 11:30etatik eskolako neska-mutilek ikasturteko azke emonaldia eskeiniko dabe, antzerkia, dantza eta bertso emonaldiekaz. Arratsalde eta gauean, pikoteoa eta ohiko San Juan sua izango dira.

Bariku honetan, ekainaren 23an, San Juan bezperaren ospakizunaren barne, Gautegiz Arteagako Montorre Eskolako ikasleek ikasturteko azken emonaldia eskeiniko dabe. Hitzordua 11:30etan izango da eta programan bertsoak, antzerkia 1go, 2. Eta 3. Zikloko ikasleen eskutik, eta dantzak izango dira. Ondoren, 6. mailako ikasleei diploma banaketa egingo da. 
Arratsaldean, parkean, umeentzako pikoteoa eskeiniko da (18:30h.). Geroago, 19:00etan, txosnaren inaugurazioa izango da eta bertan edariak, txistorra eta bakon-a dastatu ahal izango dira, precio popularretan.
Gabaz, San Juan sua piztuko da eta musika eta dantzak ez dira faltako.