Albisteak

 

Montorrealde guraso elkarteak, Gautegiz Arteagako Udalaren laguntzarekin, ekainaren 23an, San Juan bezperan, udako solstizioari ongietorria emango dion ohiko sua antolatu du.

Urtero gaurik laburrena den San Juan gauaren ospakizuna oso errotuta dago bai herrian eta baita eskualdean ere; auzotarrak suaren inguruan elkartzen dira, urteko egun luzeena konpainia onean agurtzeko.

Jaia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, parke berrian, txikienentzako antolatutako askari goxoarekin. Ostean, ohiko San Juan sua piztuko da, gazte eta nagusiek, kondaira eta abestien artean, gau magiko honetaz gozatzeko.

Bestalde, ekainaren 26an, Xobe-ko (Lugo) Saiñas Kultura-Elkarteak dantza ekitaldia eskainiko du. Ekitaldia, Artie Dantza Taldeak antolatuta, eguerdiko 13:00etan izango da herriko frontoian.