Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Andra Maria Eleizan eskeiniko dau kontzertua herriko koruak, datorren zapatuan, ekainaren 15an, 20:00etan. Kontzertuan URBERRI txistularien taldea be izango da.

Artiako abesbatza 17 pertsonaz dago osatuta, gizonezkoak zein emakumezkoak. Hoien artean, tenorea, bajua, sopranoa eta kontraltoa dagoz. Duela 4 urte Miren Zubieta Egiak zuzentzen dau herriko abesbatza. Zubietak kurrikulo zabala dauko: Bilboko Juan Crisostomo de Arriagako Musika kontserbatorioan titulatua, Leioako Musika Eskolan Txistu irakaslea da eta koruen pianojoea eta sopranoa izan da, koru ezberdinen zuzendaria izan dalarik.

Urtero, emonaldi ezberdinak burutzen dauz Herriko Koruak.  Hurrengoa, ekainaren 15ean izango da, Gautegiz Arteagako Andra Mari Eleizan.

Herriko koruaren emonaldia herrian oso zita garrantzitsua bilakatu da. Gautegiz Arteagako zein beste herrietako bizilagunak gonbidatzen doguz kontzertura.  Eleizaren akustikak eta familia giroak atmosfera apartekoa sortzen dabe. Errepertorioan betiko kantak, klasikoak, eta gaur egunekoak be badagoz”, azaldu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Gautegiz Arteagako koruagaz batera, azken bost abestietan, Urberri txistu taldeak joko dau.