Albisteak

 

Gautegiz Arteagakako Artiako abesbatzaren ikasturte amaierako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute arteagarrek ekainaren 11an, zapatua. Hitzordua herriko Andra Mari elizan izango da, arratsaldeko 20:00etan.

Miren Zubieta zuzendariaren esanetan abestuko dute abesbatzakoek. Aukeratutako gaia "Munduko Abestiak" da, eta Japonia, Israel, eta Frantziako herrialdeko abestiak kantatuko dituzte, besteak beste. Euskal Herriko abesti tipikoak ere kantatuko ditu Artiako abesbatzak, hala nola, Aldapeko, Lau Teilatu eta Goizian argi hastian abestiak.

Kontzertu berezi honetan, Edorta Unamunok trikitixa joko du, Marta Diazek pianoa eta klarineteak Isa Omagogeaskoak eta Aritz Gomezek. Solista MªCruz Berrojaetxebarria izango da.