Albisteak

 

Gautegiz Arteagako koruak abenduaren 23an eskeiniko dau emanaldia Andra Mari eleizan, Gabon kanten kontzertu berezia, hain zuzen be. Zapatu horretan be, Herriko Eskolako Gurasoen Elkarteak antolatuta, Olentzeroari harrera egingo jako. Eta 24an goizez marijesiek etxez-etxe egiten daben erronda amaituko dabe.

Gautegiz Arteagako Andra Mari eleiza herriko koruaren emanaldiaren ezsenatokia izango da datorren zapatuan, abenduaren 23an, 20:00etan. Ohiko Gabon Kantak abestuko dabez, ia ordu beteko kontzertua eskeiniz. Gautegiz Arteagako koruak 14 pertsonaz osatuta dago, gizon zein emakumezkoak. Taldean, tenoreak, baxuak, sopranoak eta kontraaltoak dagoz. Urtero hiru edo lau emanaldi eskeintzen dabez eta hurrengoa maiatzean izango da Bilbon.  Zapatu honetan Gautegiz Arteagan izango dan kontzertuan Marta Díaz Iriondo piano-joleak (Leioako Musika Eskolako piano irakaslea) eskeiniko dau emanaldia baita be.

Duela bi urte Miren Zubieta Egía da herriko koruaren zuzendaria.  Curriculum zabala dauko honek. Bilboko Juan Crisóstomo Arriagako Kontserbatorioko titulazioa dauko eta Leioako Musika Eskolan Txistu irakaslea da. Bilboko Juan Crisóstomo Arriagako Kontserbatorioko korua eta orkestraren kidea izan da; Jesús Arambarriko koruaren pianista izan da;  Barakaldo Antzokiko zarzuelen orkestraren kidea izan da; edota Bilboko Aste Nagusiko txistu alardearen zuzendaria. Koru esperientziari dagokioez, Deustuko Ikas Ama nagusien ahots zuriko koruan sopranoa izan da eta Leioako San Juan Bautista koruaren kidea; 2001. urtean Euskadiko ahots zurien kontzertua zuzendu ebam Bilboko 700. urteurrenean;  2008. urtetik Begoñako Garaizarko Matsorriak  ahots bauen koruaren zuzendaria da baita be.

 “Mundu guztiak emanaldiagaz disfrutatzea esper dogu eta dei egiten deutsegu herritarrei koruan parte har dezaten. Korua zabalik dago eta”, azaldu dau Juan Felix Naberanek, Gautegiz Arteagako alkateak. “Musikak herriko gabon espiritua alaituko dau be marijesien azken errondan, abenduaren 24an goizean. Marijesiak, belaunaldiz belaunaldi,  Gautegiz Arteagan bizirik mantentzen dogun tradizioa da” , azaldu dau Juan Felix Naberanek.

Olentzeroari harrera
22an, Montorre eskolak antolatuta, Olentzerok eskolako umeei ekarko deutse opariak. Zapatuan, 23an, eskolako Gurasoen Elkarteak antolatuta, Olentzerok herria bisitatuko dau, bere erronda 15:00etan hasiko dau herriko kaleetatik zehar kalejira eginez. 19:00etan Montorre Eskolan, gutunak eta eskaerak jasoko dauz. Jarraian, merendola izango da.