Albisteak

 

Montorrealde Guraso Elkarteak, Gautegiz Arteagako Udalaren kolaborazioagaz, ekainaren 23an, San Juan Bezperaren gaua antolatu dau. Tradizioari jarraituaz suak udari emongo deutso ongi etorria.

San Juan gauaren ospakizuna, urteko gaurik laburrena, ondo errotuta dago Gautegiz Arteagan eta eskualde osoan be; urtero, herritarrak suaren inguruan batzen dira lagun artean urteko egunik luzeenari agurra emoteko. “Urtetik urtera San Juan gaua gero eta errotuagoa dago herrian. Gau berezia da, guztiok bizi egiten dogu gau magiko hau. Montorrealde Guraso Elkarteko gurasoek papera berezia daukee honetan. Eurekaz kolaboratzea ekimen berezi honetan plazerra da” nabarmendu dau Juan Félix Naberanek, Gautegiz Arteagako alkateak.

Jaialdia 19:30etan hasiko da. Gautegiz Arteagako txikitxoentzek merendola eskeiniko da, doakoa. Jarraian, 20:00etan txosnaren inaugurazioa izango da eta prezio popularrak izango dira bertan. 20:30etan euskal dantzen erakustaldia izango da herriko dantza taldearen eskutik. Iluntzean, San Juan Sua piztuko da. Guztiok, txikitxoenak eta nagusienak be magia giroaz gozatzeko aukera izango dabe eta aurton “Margari” erreko da suan.