Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak zirku ikastaro bat antolatu dau, herritarrak zirku espíritu dibertigarrian murgiltzeko asmoz. Ikasketarako eta espresiorako gunea izango da, malabarismoa edota oreka ariketak egiteko teknikak ikasiko dira bertan. Plaza mugatuak dira eta herrian erroldatutakoek izango dabe lehentasuna. Ikastaro hau aste honetan hasi diren udal ikastaroen eskaintzara gehitu da. 

Udal ikastaroen helburua osagarriko prestakuntza, aisialdi osasungarria eta dibertsio eskaintza zabala eskeintzea da, herritarren aisialdia aberasteko beharrizanari erantzunez. Horretarako, beti be herrian bizi direnen ekimenak eta eskaintzan hartzen doguz kontutan. Horrela gertatu da aurton eskeintzen dogun zirku ikastaroagaz, lanbide honetan aditua dan herriko bizilagun batek emoten dau ikastaroa eta”, azaldu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.
Gautegiz Arteako zirku tailerra martitzenetan izango da 17:30etatik 18:30etara, azaroatik maiatzera eta 4 eta 13 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Ikastaro honen helburua zirkuaren mundu liluragarrira hurbiltzea da eta ikasketa, espresioa eta sormena sustatzeko gune bat sortu. Koordinazioa eta oreka be landuko dira eta baloreak sustatuko dira, lantaldean aritzea edota ohitura osasungarriak, besteak beste.  Ikastaroa Keko Salvador Martín-ek, Gautegiz Arteagako bizilagunak emoten dau, Madrileko Rey J.C Unibertsitatean Arte eta Dantza Pedagogia Ikas-agiria, Zirku Espezialitateko ikasketak ditu. Berak honako aipatzen dau: “Zirkuaren teknika nagusiak ezagutzera emoten dau ikastaroak. Garapen emozionala eta gorputzeko jokoen bitartez, neska-mutilek oreka, psikomotrizitatea, gorputz ezagutza, indarra, flexibilitatea, gorputz zuzenketa…landuko dira”. Ikastaroan malabareak, oreka eta zirku teknikak ikasiko dira. Landuko diran teknikak: kirol akrobaziak, akrosport, airezko akrobaziak (txiribueltak, arrisku-salto…), oreka, malabareak eta airezko teknikak trapezio eta ohialekaz; gorputz-espresioa, antzerkia eta dantza, inprobisazio eta sormena landuko dira be.

Plazak mugatuak mugatuak dira, 12 pertsona gehienez. Izena-emotean Gautegiz Arteagan erroldatutakoek izango dabe lehentasuna. Erroldatu barik daudenek itxaron listan geratuko dira. Prezioa, 70€ erroldatutakoak eta 105 € ez erroldatuak. Interesatuek bi asteko epea izango dabe izena-emoteko, udaletxean edo Aretxederreta Kultur Etxean. Apuntatzeko azken eguna urriaren 16a izango da. (Informazio gehiago Aretxederreta Kultur Etxean).

Udal ikastaroak martxan

Gainera, Beste urte batez, Gautegiz Arteagako Udalak udal ikastaroak jarri dauz martxan, herriko bizitza sozio-kulturala dinamizatzeko asmoz, herritarrei aisialdi, kirol eta kultur ekintzak eskainiz.
Klaseak aste honetan jarri dira martxan, honako ikastaroekaz: Pilates, Yoga, umeentzako ingelesa, Joskintza, Abesbatza, Zumba eta Mantenu Gimnasia. Eskaintza zabala da, honako ordutegiagaz:  Pilates klaseak martitzen eta eguenetan eskainiko dira, 17:45tik 18:45ra eta 18:45tik 19:45tara; Yoga astelehen eta egueztenetan izango da,  18:15tik-19:45tara; Zumba klaseak astelehenetan 18:30tatik 19:30etara eta egueztenetan, 17:30tik 18:30ra izango dira; Mantenu Gimnasia astelehen eta egueztenetan izango da, 17:00etatik 18:00etara; Abesbatza martitzenetan izango da 20:00tik-21:00etara; Joskintza klaseak, egueztenetan 18:00etatik 19:30etara. Eta umeentzako Ingeles klaseak martitzen eta eguenetan eskainiko dira 16:30tik 17:30etara.