Albisteak

 

Urtero lez, Ekialde urruneko Errege Magoak Gautegiz Arteagara helduko dira datorren urtarrilaren 5ean eta han izango dabez herriko umeak zain. Errege Magoen kabalgata tradizio handikoa dira herrian eta maiestateekaz hitzordua 19:00etan izango da. 

Datorren urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasar ilusioz eta danontzako opariekaz helduko dira Gautegiz Arteagara. Herritarrek, bereziki herriko umeek, maiestateei egingo deutsee harrera herriko plazan 19:00etan. 

Errege Magoek ume zein nagusien berotasuna jasoko dabe eta txikitxoen desioak arreta handiz entzungo dabez.