Albisteak

 

Datorren zapatuan, urtarrilaren 26an, Gautegiz Arteagako Udalak San Polikarpoko herriko jaiak ospatuko dauz. Jardunaldi honi lotuta hainbeste jarduera burutuko dira, besteak beste, kross familiarra eta Xaiborren musika.

San Polikarpo egunean, zapatuan, 12:00etan ospatuko da Eleiz Nagusia Andra Mari Eleizan. Jarraian, herriko Artie Dantza Taldeak eskeiniko dau dantza ikuskizuna eta trikitixak alaitutako hamaiketakoa egongo da eleizpean.

Arratsaldean, pilota partiduak izango dira herriko frontoian. 17:30etatik aurrera binakako promozio txapelketaren finalaurdenak jokatuko dira eta herriko eskolaren pilota partiduak jokatuko dira be. Amaieran,  musika protagonista izango da Xaiborren eskutik. 

Aurreikusitako kros herri lasterketa atzeratu egin da eguraldi aurreikuspenak ikusita. Hurrengo asteburuan ospatuko da, otsailaren 3an.

Herritarrek asko maitatzen dabez San Polikarpo jaiak. Alaitasunez bizitzen dan ohitura da hau, familia edota lagunen artean ospatzeko”, nabarmendu dau Juan Félix Naberanek, Gautegiz Arteagako alkateak.