Albisteak

 

Argazkilaritzazaleok Gautegiz Arteagako Udalak antolatutako lehiaketan parte hartzeko aukera izango dabe eta beste urte batez herriko egutegia prestatzeko baliogarriak izango dira argazkiak. “Gautegiz Arteaga 2017” argazki lehiaketan edonork parte hartu dezake. Partehartzaileek herriko txoko ezberdinen argazkiak aurkeztu ahal izango dabez eta lehiaketaren gaia "Baserriak eta Etxebizitzak" izango da. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 25a bitartean egongo da zabalik.

"Herriko edertasuna bultzatu, herriko alde garrantzitsuak goraipatu irudien bitartez, eta partaidetza sustatzea da geure argazki lehiaketaren helburuak. Geure herritarrek euren ikuspuntua emotea gura dogu eta guztion artean geure herriko edertasuna eta baloreak azpimarratu", nabarmendu dau Gautegiz Arteagako alkateak, Juan Felix Naberan-ek. 
Lehiakide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango dauz, "Baserriak eta Etxebizitzak" gaipean. Argazkiak Gautegiz Arteagan egindakoak izan beharko dira eta herriko baserriak, etxeak edota etxebizitzak agertu.

Argazkiak horrela aurkeztu beharko dira: formatu elektronikoa (.jpg, .tif, .psd, edo .bmp-an; argazkiaren alderik luzeena 30 zentimetrotakoa edo gehiagokoa izan behar da eta 300 ppp-ko erresoluzioa; aurkeztutako argazkiak originalak eta inon argitaratu gabekoak izan behar dira (aldizkarietan, egunkarietan, liburuetan edo online). 

Parte hartu nahi dabenek euren argazkiak bidli beharko dute azaroaren 25ko arratsaldeko 8rak baino lehen, honako emailera: kulturetxea.gautegiz@bizkaia.org , edota posta arrunta rehabilita, Herriko Enparantza, 1, Gautegiz Arteaga, 48314 helbidera bidaliz

Egutegia irudiz eginda
Gautegiz Arteagako Udalak urtaro banantzen dau herritarren artean herriko egutegia eta hurrengoa, 2017koa, "Gautegiz Arteaga 2017" Argazki Lehiaketan aukeratutako argazkiekaz egingo da.

Aurkeztutako guztien artean, 13 argazki aukeratuko dira, bat 2017ko egutegiaren portadarako eta beste 12ak hilabete bakoitza irudikatzeko. Sariei dagokionez, argazkia egutegian publikatzeaz gain, lehenengo saria, 200 eurokoa izan da eta argazkia egutegiaren portadan agertuko da; bigarren saria, 150 eurokoa da eta hirugarrena 100 eurotakoa. Horrez gain, argazki finalisten artean aukeraketa bat egingo da, egitekoa den Gautegiz Arteagako informazio turistikorako triptikoan gehitzeko.