Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak, herriko Arteaga Board Center Elkartearen laguntza eta koordinazioagaz, eskia eta snowboard-a, neguko kirolak praktikatzeko irteera antolatu dau Valdezcaray-ra. Irteera datorren urtarrilaren 23an egingo da. Interesatuek Aretxederreta Kultur Etxean emon ahal dabe izena urtarrilaren 20ararte.

Neguagaz batera, Gautegiz Arteagako bizilagunek snowboard-a edo eskia praktikan jartzeko aukera izango dabe datorren urtarrilaren 23rako antolatutako irteeran. "Udaletxetik herritar guztiak irteera honetan parte hartzera animatzen doguz, aisialdi osasuntsua praktikan jartzen dalako eta edurretan egun borobila igarotzeko aukera ederra, familiagaz, lagunekaz, bikoteagaz,... Herritarren arteko harremanak sendotzeko aukera ezin hobea da hau", azaltzen dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Eskia edota snowboard-a praktikatzeko irteera Valdezcaray-ra izango da eta egun osokoa izango da. Parte hartzeko prezioa 70€koa izango da eta honen barne: garraioa, forfait-a, snow ekipoa, begiraleak eta snow monitorea dagoz. Irteera goizeko 7:00etan aurreikusi da Gautegiz Arteagako plazatik.

Izen emoteko aukera dago urtarrilaren 20rarte Aretxederreta Kultur Etxean.