Albisteak

 

50 urte baino gehiagoko eraikinen jabeei informazio eskeini gura deutse Udalak. Izan be, hauek 2018ko ekainaren 27a baino lehen eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) aurkeztu behar dabe Udalean. Izapide hau erraztuteko eta herritarrei informazioa emoteko, Gautegiz Arteagako Udalak hitzaldia antolatu dau, datorren apirilaren 13an Kultur Etxean arratsaldeko 19:00tan.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) delakoa beharrezkoa da 50 urte baino gehiagoko eraikinen jabeentzako. EIT-k 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago izandako eraikinetan du eragina. Kasu honetan, ikuskapena egiteko epea 2018ko ekainaren 27ª da.  2017ko ekainatik aurrera 50 urte betetzen dabezen eraikinek urte bateko epea daukate. 

Epe eta baldintza guztien barri emoteko eta herritarrei izapideak erraztuteko, Gautegiz Arteagako Udalak hitzaldi informatiboa antolatu dau. Hitzaldia datorren barikuan izango da, apirilaren 13ª, 19:00tan Kultur Etxean. “Gautegiz Arteagan 100 bat etxe baino gehiagok Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiteko kondizioak betetzen dabez. Horregatik, hitzaldira etortzera animatzen dodaz herritarrak, horrela jarraitu beharreko prozeduraz informatzeko. Geure etxeetako egoera ona bermatzea da helburua, mantentze faltagatik sortzen diren arazoak ekidituz”, azaldu dau Juan Felix Naberanek, Gautegiz Arteagako Alkateak. 

50 urte baino gehiagoko erakinez gain, katalogatutako edo babestutako erainikek be, antxinatasuna eta babes erregimena kontuan hartu barik, EIT egin behar dabe.  Eta eraikinen jabeek laguntza publikoak jaso gura badabe derrigorrez egin behar dabe EIT diru-laguntza eskatu baino lehen.

EIT egitera behartuta dagozen eraikinen jabeek, egiten ez badabe zigorrak jasoko dabez; hauen barne izunak, istripuren bat gertatu ezkero kastiguak edota eraikinak hirugarren bati kalte egin ezkero aseguruak ardura ez hartzearen arriskua dagoz

Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren helburua eraikinaren egoera ona eta kontserbazioa da, ta irisgarritasun baldintzen betetze maila eta eraginkortasun energetikoaren maila bermatzea be. Detektatutako kalteen arabera, hauek konpontzeko epe bat dago.