Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak Aste Santuko kanpamentuetan izena emoteko epea zabaldu dau. Pazkualekuak Kultur Etxean burutzen dira eta herriko neska-mutileentzako ekintzak eskeintzen dira bertan,  3 eta 12 urte bitartekoei zuzendutakoak. Pazkualekuetako gai nagusia “Antzinako Euskal Herria” izango da eta jarduera ezberdinak burutuko dira, jolasak eta eskulanak hauen barne. Izena-emoteko azken eguna apirilaren 8a izango da.

Gautegiz Arteagan ekintza ugariz betetako Aste Santuko oporraldia  prestatu dau Pazkualekuak ospatuz. Udalak antolatutako kanpamentuak dira hauek, oporraldietan herriko umeek aisialdia modu didaktikoan igaro ahal izateko eta, bide batez, familia eta lana uztartzeko laguntza eskeintzeko.  “Herriko neska-mutileei eskeinitako aisialdirako aukera ezberdinak eskeintzea bizi kalitatean irabaztea da. Izan be, lana eta familia bateragarri egiteko, herria dinamizatzeko eta herriko umeen arteko harremanak sendotzeko lagungarria da.”, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Pazkualekuak apirilaren 15, 16, 17, 23, 24, 25 eta 26an izango dira. Aurton, antzinako Euskal Herria da gai nagusia. Jarduera guztiak goizez egingo dira, 10:00etatik 14:00etara, eta 3 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dagoz. 

Prezioa 30 eurokoa da eta aurretik izena-emon behar da herriko Kultur Etxean. Seme-alaba bat baino gehiago apuntatzen dabezen familiek 20 euro ordain beharko dabe bigarren seme-alabagatik eta 10 euro hirugarrenagatik. Izena-emoteko azken eguna apirilaren 8a izango da. Informazio gehiagorako Kultur Etxera jo behar dabe interesatuek (94 627 15 63).