Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak Aisialdiko udalekuak antolatu dauz Busturialdean, ikasketa eta gozamenerako jarduera ezberdinak eskeiniz 9 eta 15 urte bitartekoei zuzendutakoak. Udalekuak uztailaren 1etik 24ra antolatuko dira eta izena emoteko azken eguna datorren barikua izango da, maiatzaren 10ª.

Gautegiz Arteagako Udalak antolatu dauen aisialdirako egitaraua udako oporraldiak modu didaktikoan, dibertigarrian eta lagun artean gozatzeko aukera ezinhobea da. 9 eta 15 urte bitartekoei zuzenduta dagoz udalekuak eta hauek eskualdeko toki ezberdinetan izango dira, Laidako hondartza, Bermeo, Sukarrieta edota Mundaka, besteak beste. Uztailaren 1etik 24ra izango dira, 9:30etatik 14:00etara eta izena emoteko azken eguna barikua izango da, maiatzaren 10ª.

Prezioak honakoak izango dira: seme-alaba bakar bat apuntatu ezkero 120€, bi seme-alaba apuntatu ezkero bigarrenak 80€ ordainduko dau, eta hiru seme-alaba badira, hirugarrenak 40€ ordainduko dau. Izena emoteko epea zabalik dago baina plaza mugatuko udalekua danez, herrian erroldatutako gazteek izango dabe lehentasuna. Izena emoteko herriko Kultur Etxera jo behar da eta informazio gehiagorako telefonoa hauxe da: 94.627.1563.

Gazteen arteko harremanak sendotzeko aukera ezinhobea dira udalekuak, aisialdi eta gozatzeko giro alaian ospatuz eta trebetasunak ikasiz zein ezagupen soziokulturalak jasoz. Udaleku hauek eskualdeko leku ezberdinetan burutuko dira, Busturialdeko alkartasun zentzua sortuz”, nabamendu dau alkateak,  Juan Félix Naberanek.