Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalekuek  3 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat ikasketa eta gozamenerako jarduerak eskeiniko dabez. Modalidade ezberdinetako jarduerak izango dira, adinen araberakoak. Txikienek, 3 eta 8 urte bitartekoek, euskal kultura landuko dabe herriko Kultur Etxean, eta nagusiek, 9 eta 14 urte bitartekoek, Laida Hondartza Progamaren barneko jarduerakaz primeran pasako dabe.  Izen emoteko epea maiatzaren 31ararte egongo da zabalik.

Neska-mutil eta gazteentzako jardueraz betetako oporraldia prestatu da Gautegiz Arteagan, udalekuetan. Adinen araberako modalidade bi dagoz: txikienentzako programa, 3 eta 8 urte bitartekoentzat bat, eta bestea, Udagazte deritzona, 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat. Azken hau, Laidako hondartzan burutuko da eskualdeko beste gazteekaz batera. Jarduera guztiak goizez egingo dira.

Txikitxoen udalekua (2015 eta 2010. urte bitartean jaiotakoak) herriko kultur Etxean burutuko da eta lau txanda izango dira. Ekainaren 25etik 29ra; uztailaren 2tik 6ra; uztailaren 9tik 13ra; eta uztailaren 16tik 20ra. Goizeko ordutegia izango da, 10:00etatik 14:00etara eta harrera goizeko 9:30etatik aurrera izango da. Neska-mutilek euskal kultura landuko dabe joku eta jarduera ezberdinetan. Txanda bakoitzean txango bat burutuko da.

Modalitate honetan, prezioak familia erroldatuentzat hurrengoak dira: seme-alaba bakarrak izena emoten badau, prezioa 30 eurokoa izango da. Bi seme-alaba apuntatzen badira, bigarrenak 20 euro ordainduko dauz eta hiru seme-alabak parte hartzen badabe, hirugarrenak 10 euro ordaindu beharko dau. Ez erroldatuek 60€, 40€ eta 20 € ordaindu beharko dabez, hurrenez hurren.

Udalekuak umeen arteko harremanak sendotzeko aukera ezinhobea dira, aisialdia eta gozamena medio. Baina abilidade eta ezagutza sozio-kulturalak edota kirola ingurukoak giro alaian lantzeko be balio dabe udalekuek. Gainera, gurasoentzako, Udalekuek lana eta familia konziliatzeko erraztasunak emoten dabez. Eta guztia giro hurbila eta seguruan”, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.  

Hondartza Programa Laidan
Herriko gazteentzako zuzendutako programa, Udagazte izenekoa, 9 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da eta, Laida Hondartza programaren barne, hiru txandatan burutuko da, eskualdeko beste herrietako gazteekaz batera egingo da. Jarduera guztiak kirolagaz lotuta egongo dira, gehienak areatzan egingo dira, baina itsas kirolak be landuko dira. Mendiko txangoekaz osatuko da programa. Hondartzara autobuses joango dira. Txandak honakoak izango dira: uztailaren 2tik 6ra; uztailaren 9tik 13ra; eta uztailaren 16tik 20ra, goizeko 09:45tik 13:35etara. 

Modalitate honetako prezioak honakoak izango dira: Laida Hondartzako Programaren txandari dagokionez, erroldatutako familientzat ume bakarra apuntatu ezkero, 40€ izango da, bi seme-alabagatik, bigarrenak 30€ ordaindu beharko dau, eta hiru seme-alabak inskribatu ezkero, hirugarrenak 25€ ordaindu beharko dau. Ez erroldatuek 50€ ordaindu beharko dabe seme-alaba bakar batengatik, bi seme-alaba apuntatu ezkero 40€ ordaindu beharko dabe bigarren seme-alabagatik, eta hiru seme-alaba apuntatu ezkero, 35€ ordaindu beharko da hirugarren seme-alabagatik.

Izen emoteko epea, modalide bientzako, maiatzaren 31ararte egongo da zabalik.

 (AURREKO PRENTSA OHARRA ORDEZKATZEN DAU: La Arboleda-rako txangoa bertan behera geratu da )