Albisteak

 

Datorren barikuan, martxoaren 10a, Gautegiz Arteagako Udalak argi esperimentu didaktikoak egiteko zientzia tailerra eskeiniko dau. Modu ludikoan herritarrei, batez be gazteei, argia, bere oinarrizko printzipioak eta aplikazio teknologikoak ezagutzera emotea da helburua.

Gautegiz Arteagako Kultur Etxeak datorren barikuan, martxoaren 10ean, zientzia tailer dibertigarria hartuko dau herritarrek argi esperimentuak egiteko. Argiaren oinarrizko printzipioak eta geure egunerokoan dekozen aplikazioak ezagutzea da asmoa. Naturaren fotosintesi prozesuatik hasita internet, las bidezko ebakuntzak edota 3S filmak bezalako aplikazio teknologiko barritzaileenetara. Guztia ikuspuntu esperimentalatik. Aktibitateak 17:30etatik19:00etara burutuko dira eta hoien artean aplikazio teknologiko ikusgarriak egongo dira.

" Tailer hau geure herriko jarduera sozio-kulturalak dinamizatzeko modu bat da, kasu honetan ikuspegi zientifikotik. Modu dibertigarrian zientziara hurbiltzea aisialdiaz gozatzeko eta ikasteko aukera ona da", nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberan.