Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Aste Santuko kanpamentuetan herriko neska-mutileentzako ekintzak egongo dira, 3 eta 12 urte bitartekoei zuzendutakoak. Pazkualekuetako gai nagusia kirola izango da eta jarduera ezberdinak burutuko dira, jolasak eta eskulanak hauen barne. Izena-emoteko azken eguna martxoaren 16ª izango da.

Aste Santuko oporrak ekintza ugariz beteta datoz Gautegiz Arteagan herriko neska-mutilentzako, Pazkualekuei esker. Udalak antolatutako kanpamentuak dira hauek, oporraldietan herriko umeek aisialdia modu didaktikoan igaro ahal izateko eta, bide batez, familia eta lana uztartzeko laguntza eskeintzeko. 

Pazkualekuak  martxoaren 26, 27 eta 28an eta apirilaren 3,4,5 eta 6an izango dira. Aurton, kirola da gai nagusia. Jarduera guztiak goizez egingo dira, 10:00etatik 14:00etara, eta 3 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dagoz. 

Prezioa 15 eurokoa da eta aurretik izena-emon behar da herriko Kultur Etxean. Izena-emoteko azken eguna martxoaren 16 izango da. Informazio gehiagorako Kultur Etxera jo behar dabe interesatuek (94 627 15 63).