Albisteak

 

Beste urte batez, Gautegiz Arteagako Udalak udal ikastaroak jarri dauz martxan, herriko bizitza sozio-kulturala dinamizatzeko asmoz, herritarrei aisialdi, kirol eta kultur ekintzak eskainiz. Izen-emotea irailaren 22rarte egongo da zabalik. Familia Ugaritsuek euren kuotetan %33ko murrizketa izango dabe.

Geure helburu dibertsioa, entretenimendua eta ikasketa eskeintzea da baita aisialdian herritarren arteko harremanak sendotzea be, herritik irten barik. Horregatik, urtero herritarren neurriko ikastaroak prestatzen doguz, aisialdiko jarduera ezberdinak eskainiz, gustu eta adin guztietarako”, azaldu dau Gautegiz Arteagako alkateak, Juan Felix Naberanek.
2017-2018ko udal ikastaroek eskaintza zabala aurkezten dabe: Pilates, Yoga, Zumba, Mantenu Gimnasia, Abesbatza, Joskintza eta umeentzako ingelesa. 

Familia Ugaritsu Titulua daukaten hartzaileek %33ko murrizketa izango dabe euren kuotan. Ikastaroak egin ahal izateko gutxienez 8 ikasleen inskripzioa nahitaezkoa izango da. Ikastaroetan ordu kopurua aukeratzeko aukera emoten da, klaseen arabera aldatuz.
Pilates klaseak martitzen eta eguenetan eskainiko dira, 17:45tik 18:45ra edo 18:45tik 19:45tara,  aukeratzeko egongo da ordu 1 edo 2 hartzea; yoga astelehen eta egueztenetan izango da,  18:15tik-19:45tara, 3 orduak edo erdia egiteko aukereagaz; zumba klaseak astelehenetan 18:30tatik 19:30etara eta egueztenetan, 17:30tik 18:30ra izango dira, aukeratzeke ordu 1 edo 2;  abesbatza martitzenetan izango (20:00h-21:00h); joskintza klaseak, egueztenetan 18:00tik 19:30etara. Eta umeentzako ingeles klaseak martitzen eta eguenetan eskainiko dira 16:30tik 18:30etara, ordu bat edo 2 ordu egiteko aukereagaz.

Gautegiz Arteagako udal ikastaroetan parte hartzeko interesatuek inskripzio-orria eskuragarri izango dabe web orrian edo Aretxederreta Kultur Etxean.
Informazio gehiago udal web orrian dago: www.gautegizarteaga.com