Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak euskara sustatu eta umeen kreatibitatearen alde eginez, beste urte batez, Umeen Ipuin Lehiaketaren edizio barria sustatu dau. Sari banaketan gonbidatu berezia izango da, Toti Martínez de Lezea idazlea,hain zuzen be. Idazleak bananduko dauz sariak datorren maiatzaren 5ean.

Herriko Ipuin Lehiaketaren 23. edizioan 7 eta 12 urte bitarteko Gautegiz Arteagako neska mutilek parte hartu dabe. Herriko umeen partaidetza bermatzeko, Udalak kategoria ezberdinetan banandu dau lehiaketa, adinaren araberakoak.

Gaztetxoen irakurzaletasuna sustatzeko asmoagaz eta euren kreatibitate gaitasuna piztuteko, lehiaketan kreatibitatea, sormena eta aurkezteko modua hartu dira kontutan, Euskaraz idatzitako ipuinen gaiak neska-mutilek aukeratu dabez.

"Lehiaketa honetan herriko neska-mutilen irudimena eta sormena baloratu gura dogu. Baita literatura zaletasuna sustatu be eta euskararen normalizazinoaren alde egin. Gautegiz Arteagan sormena sustatzen dogu eta belaunaldi barriek geure kultura kontserbatu eta aberastuteko daukaten ahalmenean sinisten dogu", azaldu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, , Juan Felix Naberanek.

Kategoria bakoitzeko irabazleari emango jako saria eta parte-hartzaileentzako merendola egongo da.  Sari-banaketa datorren maiatzak 5ean izango da (19:00h.) Aretxederreta Kultur Etxean.Sari banaketan gonbidatu berezia egongo da, Toti Martinez de Lezea idazle arabarra. Nobelaligeak bananduko dauz sariak herriko umeen artean eta aurretik  hitzaldi-solasaldia eskeiniko dau.  Hitzaldian parte-hartzea zabalik dago. Solasaldian idazleak bere obrei buruz hitz egingo dau, besteak beste, "La Abadesa" edota "NUR" ipuinak, baita abenturazko bere azken elaberriaren gainean be, "Esne eta eztizko lurra", hain zuzen be.