Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak umeen ipuin lehiaketaren sari-banaketa ospatuko dau bariku honetan, maiatzaren 3ª, 17:00etatik aurrera Aretxederreta Kultur Etxean. 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu dabe lehiaketa honetan, hiru kategoriatan bananduta. Sari-banaketan Ameli ipuin-kontalariaren Saioa eskeiniko da. Udalak herritar guztiak eta irakurketa, idazketa eta euskal-kultura zaleak animatzen dauz ekimen honetan parte-hartzera.

Euskararen alde eta herriko neska-mutilen sormen literarioaren alde egiten dauen lanari eutsiz Gautegiz Arteagako Udalak beste urte batez Umeen Ipuin Lehiaketa antolatu dau, herriko 7 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta. Partehartzaileek euskaraz idatzitako ipuin orijinala aurkeztu dabe, Gaia librea izan da. Aurkeztutakoen artean hiru irabazle aukeratu dira, kategoria bakoitzeko: Lehenengoko kategoria 7-8 urtekoentzako, bigarren kategoria 9-10 urtekoentzako, eta hirugarren kategoria 11-12 urte bitartekoentzat.

Sormena, irudimena, euskararen sustapena, literatura zaletasuna, espresibidadea…literatura lehiaketatan era honetako kontzeptuak lantzen dira. Horregatik, udalan umeen ipuin lehiaketa hau oso ondo baloratzen dogu.  Pozik gagoz ekimenak izan dauen arrakastagaz eta urtetik urtera geure neska-mutilek istorioak kontatuz bertan parte-hartu ahal izateko lan egingo dogu. Batek daki, beharbada bokazino literarioren bat piztuten lagunduko dogu…”, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako alkateak, Juan Felix Naberanek.

Lehiaketaren sari-banaketa bariku honetan izango da, maiatzaren 3an, 17:00eten Aretxederreta Kultur Etxean. Bertaratutakoek meriendatzeko aukera izango dabe eta Ameli Ipuinen jostune saioagaz disfrutatzeko aukera izango dabe. Ipuin-kontalari honek hezkuntza, bardintasuna eta adiskidetasuna bezalako gaiak jorratzen dauz eta bere interpretazioak liluratu egiten dau, bertsoak eta kantak ez dira faltako.