Albisteak

 

Datorren zapatuan, otsailaren 25ean, Gautegiz Arteagak inauteriak ospatuko dauz bere mozorro desfileagaz. Adin guztietako herritarrak batzea da asmoa, mozorro desfilean herriko kuadrillek, familiek, bikoteek edota herritarrek bakarka parte hartu ahal dabe.

Gautegiz Arteagak inauteriekaz hitzordua dauka datorren zapatuan, otsailaren 25ean. Egun horretan ez dira faltako giro ona, jaia eta dibertsioa.  Beste urte batez, mozorroen desfilea izango da protagonista, bertan herritar guztiek parte hartu ahal dabe. Hitzordua, herriko frontoian izango da 17:30etatik aurrera.

" Geure ohiturak geure kulturaren parte dira. Geure eskuetan dago hauek mantentzea, kontserbatzea eta bizitzea. Horregatik, herritar guztiak animatzen dodaz inauterietako desfilean parte hartzera eta jai egun hontaz batera gozatzera. Ezinbesteko osagarria umore ona izango da", nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.
Mozorro desfilean herriko kuadrillek, familiek, bikoteek edota herritarrek bakarka parte hartzeko aukera izango dabe. Giroa alaitzeko eta jaiari bizia emoteko dj animatzailea egongo da 17:30etatik aurrera. Desfilea 17:45etan izango da. Ondoren umeentzako jolasak izango dira. Eta egunari zapore gozoa emoteko, parte-hartzaileentzako txokolatea egongo da eta guztiek jasoko dabe gozokien poltsa bana.