Albisteak

 

Datorren martitzenean, urtarrilaren 26an, Gautegiz Arteagako patroia den Polikarpo Deuna ospatzen da, eta Gautegiz Arteagako Udalak Santuaren omenezko jai-eguna prestatu dau.

Gautegiz Arteagako herriko patroia omentzeko jai-eguna, Polikarpo Deunaren egunean, Santa María Parrokian ospatuko den Meza Santuarekin hasiko da, 12:00etan. Ondoren, bertaratutakoek Artie Dantza Taldearen emanaldiagaz gozatuko dabe. Eleiz atarian hamaiketako herrikoia eskeiniko da trikitixak alaituta eta triki-potea egingo da.

Arratsaldean, gaztetxoak eta kirola izango dira protagonistak, 19:00etatik aurrera, herriko frontoian umeen esku pilota eta pala partiduak eskeiniko dira eta.

"Geure geurea dan jai-egun honetan parte hartzera animatzen dodaz herritarrak. Udaletxean geure herriko tradizioak mantentzearen alde egiten dogu, herriko nortasunaren eredu direlako, baina herritarrok tradizio hauek, geure kulturaren sustraiak eta geure folklorea bizirik iraunarazi behar doguz",  nabarmendu dau Gautegiz Arteagako alkateak, Juan Felix Naberanek.