Albisteak

 

Datorren zapatua, otsailaren 10a, Gautegiz Arteagan inauterietan murgilduko dira, ohikoa dan mozorro desfilea ospatuz.  Adin guztietako herritarrak batzea da asmoa, mozorro desfilean herriko kuadrillek, familiek, bikoteek edota herritarrek bakarka parte hartu ahal dabe. Giroa alaiutz DJ baten musika izango da, jolasak eta txokolatada be izango dira.

Gautegiz Arteagak inauteriekaz hitzordua dauka datorren zapatuan, otsailaren 10ean. Egun horretan ez dira faltako giro ona, jaia eta dibertsioa.  Beste urte batez, mozorroen desfilea izango da protagonista, bertan herritar guztiek parte hartu ahal dabe. Hitzordua, herriko frontoian izango da 17:30etatik aurrera.

"Familian edota lagun artean igarotzeko egun polita da hau. Giro eta umore ona da osagai nagusia eta gainera, geure ohiturak mantentzearen alde egiten dogu, hauetaz gozatuz. Horregatik, herritar guztiak animatzen dodaz inauterietako desfilean parte hartzera eta jai egun hontaz batera gozatzera.", nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Mozorro desfilean herriko kuadrillek, familiek, bikoteek edota herritarrek bakarka parte hartzeko aukera izango dabe. Giroa alaitzeko eta jaiari bizia emoteko dj animatzailea egongo da 17:30etatik aurrera. Ondoren umeentzako jolasak izango dira. Eta egunari zapore gozoa emoteko, parte-hartzaileentzako txokolatea egongo da eta guztiek jasoko dabe gozokien poltsa bana.