Albisteak

 

Datorren zapatuan, otsailak 6an, Gautegiz Arteagak inauteriak ospatuko dauz bere mozorro desfileagaz eta tostada lehiaketagaz.

Giro ona, jaia eta dibertsioa ez dira faltako zapatu honetan Gautegiz Arteagan ospatuko den mozorro desfilean, bertan herritar danak parte hartzeko aukera dute.  Hitzordua Aretxederreta Kultur Etxean izango da 17:00etatik aurrera.

Mozorro desfilean herriko kuadrillek, familiek, bikoteek edota herritarrek bakarka parte hartzeko aukera izango dabe.. "Parte hartzea da garrantzitsuena eta batera ondo pasatzea, horregatik jai egun hontaz gozatzera animatu gura doguz herritarrak. Geure herriak duen izaera alaia agerian jartzeko eta geure tradizioak bizirik iraunarazteko aukera apartekoa", adierazten dau Gautegiz Arteagako Alkateak,  Juan Felix Naberan.

Giroa alaitzeko eta jaiari bizia emoteko dj animatzailea egongo da 18:30etatik aurrera. Gainera, zapore onagaz jarraitzeko tostada lehiaketa ospatuko da, bertan sukaldaritzan trebetasunak dituzten herritarrek parte hartzeko aukera izango dabe (18 urtetik gorakoak).  Jaialdi egunean 6 tostada aurkeztu beharko dira. Sari banaketa 19:30etan izango da. Izen emotea Aretxederreta Kultur Etxean egin ahal izango da otsailaren 5erarte.

Eguna borobiltzeko parte hartzen daben guztiontzeko txokolatadea egongo da