Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Zendokiz auzoak Karmengo jaiak ospatuko dauz datorren asteburuan. Aurton, ahalik eta herritar gehien parte hartu ahal izateko jai egun nagusia uztailak 21ean ospatuko da, domekaz. Meza, Artie Dantza Taldeko euskal dantzak eta erromeria izango dira jarduera nagusiak. Halanda be, gaur, uztailaren 16a, Karmen Eguna, Meza Santua ospatu da Zendokiz auzoan.

Asteburu honetan Gautegiz Arteagan Karmengo jaiak ospatuko dabez. Tradizio handiko erromeria da hau eta urtero herritar asko hurbiltzen dira. Zendokiz auzoan ospatzen da jaia Karmengo baselizaren inguruan. Tradizioaren arabera, egun horretan itsasgizonak eta bere familiak baselizara joaten ziran babesa eskatzeko. Karmen eguna uztailaren 16a da, baina aurreko urteetan bezala, partaidetza errazteko asmoz, ekintza nagusiak domekan izango dira, uztailak 21ean.

Gautegiz Arteagan Zendokiz auzoa oso maitatuta da, horregatik herritar asko hurbiltzen dira jai hauetan tradizioari eutsiz.  Oso egun polita da, bertan tradizioak eta jaiak bat egiten dabe”, nabarmendu dau Juan Félix Naberanek, Gautegiz Arteagako alkatea.

Ekintzak 12:30etan hasiko dira Meza Santuagaz. Jarraian, Artie Dantza Taldea, herriko dantza taldearen erakustaldia izango da. Musika Eingo taldearn eskutik etorriko da. Guzti hau, landa giro ederrean. Nabarmentzekoa da baselizaren ondoan hilda dagoen tamaina handiko haritza. Bere gainean ale gazte bat landatu zan.

Gaur, uztailaren 16an, Karmengo eguna, meza ospatu da Zendokiz auzoko baselizan 12:00etan.