Albisteak

 

Datorren barikuan, urtarrilaren 26an, San Polikarpo eguna ospatzen da Gautegiz Arteagan herriko zaindariaren omenez. Udalak ekintza ezberdinak antolatu dauz horretarako. 12:00etan Meza Santua ospatuz hasiko da jai eguna. San Polikarpo egunagaz lotuta be, urtarrilaren 28an, adin guztietarako herri lasterketa ospatuko da. 

San Polikarpo egunean 12:00etan Andra Mari Parrokian ospatuko da Meza Santua. Jarraian, herriko Artie Dantza Taldeak eskeiniko dau dantza ikuskizuna eta trikitixak alaitutako hamaiketakoa egongo da eleizpean.

Arratsaldean, 18:00etan, herriko eskolaren pilota partiduak jokatuko dira frontoian. Eta 20:00etatik aurrera musika protagonista izango da “Jokaldi” taldearen eskutik izango dan erromerian.

Kross herri lasterketa

Domekan, 28an, ohikoa dan kross herri lasterketa izango da, Montorre Eskolako Gurasoen Elkarteak antolatuta. Adinen arabera lau kategoria izango dira: 0-5 urtetkoak, 6-8 urtekoak. 9-11 urtekoak eta 12 urtetik gorakoak.

Lasterketa 11:00etatik aurrera izango da parkean eta partaide guztiek jasoko dabe oparia.