Albisteak

 

Datorren zapatuan, abenduaren 19an, Gautegiz Arteagak Belaunaldien arteko 1go Martxa ospatuko dau, aisialdi osasuntsua eta zahartze aktiboa sustatzeko eta herriko ume, guraso eta nagusien arteko harremanak sendotzeko asmoz.  

Gautegiz Arteagako Belanunaldien arteko 1go martxa herriko "Helduen Elkarteak" antolatu dau eta Gautegiz Arteagako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko babesa dauka. Egun honetan herriko neska-mutilek, guraso eta nagusiek aisialdi osasuntsua praktikan jarriko dabe eta elkarrekin disfrutatuko dabe ibililaldia eginez. 

"Ekimen bikaina da hau eta duda barik Udalak babestu egiten dau. IZan be, kirola eta aisialdia batu egiten dauelako eta adin ezberdinetako herritarren arteko harremanak sendotzeko aukera ederra delako. Jente asko animatzea espero dogu eta lehen urte honek jarraipena izan dezala", nabarmetzen dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Zita datorren zapatuan izango da, abenduaren 19an, 11:00etan. Gautegiz Arteagako Belaunaldien arteko 1go martxak ibilbide erreza izango dau, bi aukera eskeiniz: 5 kilometroko ibilbide luzea eta beste ibilbide laburrago bat, 2 kilometrokoa. Azken honek 11:30etan izango dau irteera.  Zirkuitu biak Helduen Elkartearen egoitzan izango dabe irteera, herriko emparantzan.

Parte hartzeko Aretxederreta Kultur Etxean emon ahal dabe izena interesatuek.