Albisteak

 

Gaztelu-Zar elkarteak, Gautegiz Arteagako Udalaren laguntzagaz, herriko lehen “Mendi Martxa eta Lasterketa” antolatu dauz, datorren domekarako, irailaren 13an. Martxaren ibilbidea 15 kilometrokoa da eta lasterketarena 17 kilometrokoa. Ibilbideak herriko paisaia ederrenetariko batzuk erakutsiko dauz. Gainera, gurasoen partaidetza erraztuteko eta jai eguna borobiltzeko, Udalak umeentzako puzgarriak jarriko dauz eta begiraleak. Informazio guztia arteagakomendimartxa.blogspot.com-en dago eskuragarri.

Hurrengo domekan, irailaren 13an, Gautegiz Arteagak herriko lehen Mendi Martxa eta Lasterketa ospatuko dauz. Gaztelu-Zar Elkarteak antolatutako ekimena da, Udalaren laguntzagaz.  Mendi martxa goizeko 9:00etan hasiko da, 15 kilometroko ibilbideagaz eta 740 metroko malda positiboagaz.  Bestalde, lasterketaren partehartzaileek 10:00hasiko dabe ibilbidea, 17 kilometrokoa eta 1040 metroko malda positiboagaz. Izena emoteko arteagakomendimartxa@gmail.com helbidera hurrengo datuak bidali behar dira: izen abizenak, martxa edo lasterketan partaidetza, kamiseta neurria eta eta 10 euroko ordainagiria. Gaur, irailak 4, azkenengo eguna da kamiseta neurria ziurtatzeko. Egunean bertan ere Gaztelu Zar Elkartean izen ematea egin ahal da, 10 euro ordainduz, baina kamiseta neurria ez da egongo ziurtatua.

Gautegiz Arteagako lehen Mendi Martxak eta Lasterketak ibilbide ederra aurkezten dabe, Ereñozar mendia inguratuz, martxaren kasuan, eta tontorrera igoz, lasterketan. Gero Zendokizeko Karmengo baselizara zuzenduko da ibilbidea, Tremoia mendia, Burretzagane eta isla Bekoa auzora helduz. Ibilbidearen amaieran paduraren edertasunaz gozatzeko, Portu Errota iritsiko da eta Gaztelura. Amaieran, lunch-a eskeiniko da parte- hartzaileei.

Gainera, mendi-ibiliak gustokoak duten gurasoen partaidetza erraztuteko, Udalak umeentzako puzgarriak eta begiraleak ezarriko dauz martxa ospatzen den bitartean.  Gai honi buruz gehiago ezagutzeko email honetara jo: arteagakomendimartxa@gmail.com