Albisteak

 

Gautegiz Arteagako dantza taldeak, Artie Dantza Taldeak, aurton ospatzen dau bere 30. urteurrena. Data hau gogoratzeko, zapatu honetan, uztailaren 29an, jai eguna antolatu dabe. Besteak beste, azoka bat, dantza ikuskizunak, erromeria edota Victor Sarriugarte, “el pintor de los ancestros”-en artista originalaren erakusketa bat egongo dira.

Zapatu honetan, uztailaren 29an, Artie Dantza taldearen (1987-2017), herriko dantza taldearen 30.urteurrena ospatuko da Gautegiz Arteagan, Artie Dantza Taldeak eta Gautegiz Arteagako Udalak antolatuta jai giroan igarotzeko egunea prestatu da. “Harro gagoz geure dantza taldeagaz. Herritar asko izan gara talde honen parte eta geure herriko esentzia bizirik mantendu dauen talde honi omenaldia egin gura deutsagu. Geure folklorea barik ez ginateke garena izango. Euskal Kultura geure parte nagusi bat da eta horrela aldarrikatu eta ospatu behar dogu”, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek. 
Jai egune 120:00etan hasiko da, azokagaz. Geroago, 13:00etan, Artie Dantza Taldeak dantza ikusikuzna eskeiniko dau. Trikitixa giroa alaituko dau.
Egun honetan terrikia errentzen izango da eta txosna be egongo da.
Arratsaldean, 17:30etan Kolombiako “Carmen Lopez” dantza taldeak saioa eskeiniko dau. Deskantsuan zozketa egingo da eta zozketarako txartelak herriko tabernetan erosi ahal izango dira.  Giroa alaitzeko erromeria eskeiniko dau Ein Go taldeak.
Gainera, jai eguna borobiltzeko, uztailaren 28an arratsaldean, inaugurazio egunean, eta uztailaren 29 eta 30ean egun osoan zehar Kultur Etxean, Victor Sarriugarte artista bilbotarraren erakusketa egongo da. Bere ibilbide luzean zehar, baita José Miguel de Barandiarán edota Iñaki Azkunaren erretratugile bezala, antzinako gaiak etorkizunegaz batzen dauz. Bere obretan euskal folklorea aurkezten dau, dantzariak protagonistak izanda. Bere koadrotan euskal kultura irudikatzen dau baina ikuspuntu bereziagaz. Irudi errealistak eta surrealistak nahastu egiten dabe. Erakusketa abuztuaren 14rarte egongo da ikusgai. Abuztuaren 1etatik aurrera ordutegia astelehenetik barikura izango da 10:00etatik 14:00etara.