Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak, euskararen aldeko konpromisoa, babesa eta defentsaren erakusle, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dau, datorren abenduaren 3an. Horretarako, adin guztietarako magia ikuskizuna eskeiniko dau, ilusioz eta umorez beteta. Eta Gabonetako oporraldiari begira, udalak haurrentzako negulekuak antolatu dauz. Aurton, hauen gai nagusia zirkua izango da.

"Gautegiz Arteaga herri euskalduna da, horregatik, gizartearen eremu guztietan euskararen normalizazioa defendatu eta babesten dogu.  Belaunaldi barriek euskaraz hazi eta, geure moduen, euskaraz bizitzearen alde egiten dogu. Harrotasunez, ilusioz eta erantzukizunez euskaraz bizi, hain zuzen be", azpimarratu dau Gautegiz Arteagako alkateak, Juan Felix Naberanek.

Horrela, udalak magia ikuskizuna antolatu dau datorren domekan, abenduaren 3an. Saioa herriko Kultur Etxean izango da 17:00etan eta Txoborro magoak eskeiniko dau. Bertan, magiaz gain, umorea be izango da nagusi eta adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dabe.

Negulekuak zirkuagaz

Gabonetako oporraldian herritarrek lana eta familia bateragarri egiteari laguntzeko asmoz, Gautegiz Arteagako Udalak herriko umeen aisialdirako aukerak eskeintzen deutsez familiei, Negulekuen bitartez. Aurton, gai nagusia zirkua izango da. "Bertoko familiek euren aisialdian herrian bertan igarotzea gura dogu eta horretarako garrantzitsua da euren beharrizanekaz bat datozen jarduerak eskeintzea. Gabonak umeek aisialdiaz gozatzeko sasoia da baina askotan gatx izaten da lana eta familia bateragarri egitea. Horregatik, negulekuak eskeiniko doguz, familiei laguntzeko, umeentzako aktbitateaz eskeiniz, eta belaunaldi barrien harremanak sendotzeko”, adierazi dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek

Gautegiz Arteagako Negulekuak abenduaren 26, 27, 28 eta 29ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean burutuko dira Aretxederreta Kultur Etxean eta zirku eskolan, 10:00etatik 14:00etara. 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Adinaren arabera bi talde egingo dira eta bakoitzean 15 plaza izango dira. 15 plaza 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat izango dira eta beste 15 plaza 6 eta 12 urte bitartekoentzat. Gautegiz Arteagan erroldatutako umeek izango dabe lehentasuna. Interesatuek Kultur Etxean emon beharko dabe seme-alaben izenak abenduaren 15ª baino lehen (94 627 15 63). Prezioa 15 eurokoa da eta familia ugaritsuej %33ko deskontua izango dabe.