Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiaren kolaborazioan, kirol praktikari dagokionez osasunaren gaineko azterketa fisikoak egiteko aukera eskeiniko deutse herritarrei. Apirilaren 3tik 7ra plazan ezarriko da Unitate Mugikorra. Bertan, esfortzu fisikoa neurtuko da, medikuntza-kiroleko azterketa bat eginez profesionaltasunez, konfidentzialtasunez eta guztiz fidagarriak.

• Izen emotea martxoaren 30ª baino lehen udaletxean.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak eskeintzen dauen zerbitzu honek kirolariei zein euren osasun egoera fisikoa ezagutu gura dabeen kirola egiten ez dabezenei zuzenduta dago. Oso modernoa den Unitate Mugikor baten, segurtasun eta erosotasunerako beharrezko elementuz hornitutakoa, baliabide tekniko egokiekaz eta Kirol Medikuntzaren adituen eskutik, interesatutako herritarrek azterketa fisikoak egiteko aukera izango dabe. Pertsona hori egiten ari den edo horrek egingo dauen kirol praktikari dagokionez osasunaren gaineko azterketa pertsonalizatua eskeintzea da asmoa.

"Osasuna eta kirola batera doaz. Baina aisialdi osasungarria modu seguruan eta bakoitzaren gaitasunaren arabera egin behar da. Horregatik, zerbitzu hau erabiltzera animatu gura doguz herritarrak. Bakoitzaren ahalmenak ezagutzeko eta kirola praktikan jartzeko aukera ona dalako. Beti be osasuna errespetatuz", adierazi dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Baliabide teknikoen artean, Unitate Mugikorrak honakoak dauzka: elektrokardiografoa, bizikleta ergonomikoa, desfribilagailua, gorputzeko gantz segmental kokatua aztertzeko gailua, malgutasunaren neurgailua... Azterketa hauetan berariaz aztertzen dira jarduera fisikoan gehien jarduten duten aparatuak, esaterako lokomotorea, kardiozirkulatorioa eta birikak.

Egiten den esfortzu-ariketarekin aukera dago osasunaren egoera eta baldintza seguruetan esfortzua egitea bilatzeko, horrela aholkugarria den kirol motari, kantitateari eta horren intentsitateari buruz orientatzeko.