Albisteak

 

Gautegiz Arteagako marijesien taldea marijesien bederatzigarren topaketaren anfitrioia izango da. Topaketa datorren zapatuan izango da, abenduaren 9an, Gautegiz Arteagako Andra Mari Eleizan, 19:00etan. Bertan, Eako, Gernika-Lumoko, Ibarrangeluko, Lekeitioko, Ariatzako (Muxika) eta Iurretako taldeek parte hartuko dabe, herriko taldeagaz batera.

Gabonaren atarian, marijesien tradizioa Euskadiko zaharrenetarikoa da. Gaur egun, herri gitxi batzuk mantentzen dabe Gabon aurreko egunetan  errondan kantuan ibiltzeko ohitura zaharra. Horregatik Gautegiz Arteagan ospatuko dan topaketa herri bakoitzean ezberdin kantatzen diran marijesien koplak entzuteko aukera ezinhobea da. 
Gautegiz Arteagan marijesien ohitura aspalditik dator, herrian ondo errotuta dago. Belaunaldiz belunaldi mantendu da ohitura hau eta herrian giro polita sortzen dau Gabonetan. Horregatik, jakin badakigu geure herritarrek arreta handiz hurbilduko direla marijesien topaketara”, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako alkateak, Juan Félix Naberanek.
Hitzordua, datorren zapatuan izango da, abenduren 9n, Gautegiz Arteagako Andra Mari Eleizan. Bertan batuko dira Ea, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Gernika-Lumo, Ariatza (Muxika) eta Iurretako marijesien taldeak. Taldeak banan-banan kantatuko dabez Marijesiak. Gabonak iragartzeko herri bakoitzan abesten diren kopla ezberdinak entzuteko aukera izango dau publikoak.